Nizeforo I.a Logoteta
Nizeforo I.a (antzinako grezieraz: Νικηφορος; 760 aldean - Pliska, 811ko uztailaren 26a), izengoitiz Logoteta, 802-811 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.
Nizeforo I.a Logoteta | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
802ko urriaren 31 - 811ko uztailaren 26a ← Irene Atenaskoa - Estaurazio → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pisidia, 760 aldean | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Pliska (en) ![]() | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Nikephorian dynasty (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria |
BizitzaAldatu
Erresumako altxorraren arduradun (logoteta) izan zen Irene enperatrizak aginpidea izan zuen bitartean. 802an estatu-kolpea jo eta enperadore izendatu zuen bere burua. Erresumako zerga-bilketa aldatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. 805ean eslaviarrak matxinatu ziren Patrasen, baina Nizeforo I.ak mendean hartu zituen eta Balkanetako penintsula berreskuratu zuen Bizantzioko Inperioarentzat. 807. urtean arabiarrek bizantziarrak azpiratu zituzten eta Nizeforo I.ak zergak ordaindu behar izan zizkion Harun al-Raxidi. 811n bulgariarrei eraso zien, baina Krum bulgariar khanak bizantziarrak garaitu zituen, eta Nizeforo hil zuen; edontzi bat egin zuen haren burezurrarekin.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Irene Atenaskoa |
Bizantziar Inperioko enperadorea 802-811 |
Ondorengoa Estaurazio |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nizeforo I.a Logoteta |