Niscemi

udalerri italiako

Niscemi Italiako udalerri bat da. Caltanisettako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. 24.934 biztanle ditu, 96,82 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Niscemi
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Caltanissetta
Posta kodea93015
ISTAT kodea085013
HerriburuaNiscemi
Geografia
Koordenatuak37°09′00″N 14°23′00″E / 37.15°N 14.3833°E / 37.15; 14.3833
Map
Azalera96.82 km²
Altuera332 m
MugakideakGela, Caltagirone eta Mazzarino
Demografia
Biztanleria24.934 (2023ko urtarrilaren 1a)
−2.012 (2018)
Dentsitatea257,53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0933
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaF899
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaCL
comune.niscemi.cl.it

Mugakideak aldatu

Niscemik honako udalerri hauekin egiten du muga:

Gela
Caltagirone
Mazzarino

Geografia fisikoa aldatu

Lurraldea aldatu

Herria itsas mailatik 332 metroko goi-lautada batean dago[1]. Udalerriak 9.654 hektareako azalera du eta kilometro koadroko 285 biztanle ditu. Niscemi, Erei mendien barneko muino batean eta Iblei mendien hegaletan kokaturik dago, mendebaldeko mugak Maroglio ibaiaren harana eta Piana di Gela dira[2].

Caltanissettatik 77 km-ra dago, Cataniatik 92 km-ra, Ennatik 67 km-ra, Messinatik 188 km-ra, Palermotik 192 km-ra, Ragusatik 60 km-ra, Sirakusatik 127 km-ra eta Trapanitik 298 km-ra.

Niscemi lurraldea, Miozenoko muino buztintsuak, Pliozenoko harea geruza handi batez estaliak, kareharrizko tobak eta konglomeratuak dituen testuinguru geologiko baten ondorioa da[3].

Klima aldatu

Niscemiko klima mediterraneoak negu leun eta uda beroak ditu. Neguko batez besteko tenperatura 10° C ingurukoa da, udako batez bestekoa 30° C-koak ez den bitartean. Prezipitazioa, nahiko arraroa dena, nagusiki udazken eta negu artean kontzentratzen da.

Demografia aldatu

Niscemi lurraldeko lehen etxebizitza finkapenaren eraketa XVII. mendekoa da: familia asko, inguruko herrietatik etorriak, Niscemin ezarri ziren, ziuraski, Ama Birjina Jesus haurrarekin irudikatzen duen pinturaren aurkikuntzaren berriak bultzatuta. Familia hauek Caltagirone, Aidone, Piazza Armerina, Gela, Chiaramonte Gulfi, Comiso, Modica eta beste herri batzuetatik zetozen. XVIII. mendean, biztanleria izugarri handitu zen, gutxi gorabehera 2.000 biztanletik ia 7000 biztanlera. XIX. mendean, biztanleak 14.000 baino gehiago izan ziren. Ondoren, etengabeko igoera gertatu zen gaur egunera arte. Hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran soilik, egoiliarrak ehundaka unitatetan gutxitu ziren, batez ere Niscemiko biztanle askok emigratu zutelako[4].

Iturria: ISTAT

Etimologia aldatu

Hainbat hipotesi egin dira Niscemi izenaren jatorriari buruz. Dokumentu batzuen arabera, herrixka eraiki zenetik, Niscemi deitu dute: antzinako dokumentu batzuetan, latinezko izenarekin, Nixenum, aipatua izan da[5], baina Nixima eta Niscimi erabili da ere. Teoria honen arabera, Nizen arabiar izenean du jatorria, hau da, gizaki ergela edo siriarrak[6].

Historia aldatu

Historiaurrea aldatu

Niscemiko lurraldean giza kokalekuen presentzia Neolitikoaren garaikoa da, bereziki K.a. III.-II. milurtekoen artean, harkaitzean zizelkatutako Haitzulo-hilobi ugariren presentziak erakusten duen bezala[7].

Kultura sikanoari egotz dakizkiokeen aztarnak metalaren adin goiztiarrean hasten dira. Hauek, nagusiki, ehiza eta nekazaritzatik bizi ziren eta haien herri txikiak lastozko etxolak ziren. Aldi horretan, fabrikazio litikoko, zeramikako eta eguneroko tresnen industriak oso zabalduta zeuden[8].

Badaude Niscemi lurraldeko finkapenen geroko probak, Castelluccioko garaitik K.a. XIII. mendetik, (tholos eta haitzulo-hilobien nekropoliak) Brontze Aroa arte. Hori baieztatzeko, Vito Amikok idatzitako Siziliako Hiztegi Topografikoaren bigarren liburukiko pasarte batek honako hau dio: Muinoetako hegaletan, hilobiak behar dira gorputz erraldoientzat, metal guztiko txanponak, pitxerrak, lanparak, anpoilak aurkitu dira, eta Alba epigrafearekin arpilatutako solairu bat baino gehiago aurkitu da[9].

Mende honetan zehar, Castelluccioko herrixkak gotortu ziren, ziuraski, sikuloen etorreraren ondorioz, aipatutako herriak, lurralde baketsuagoetara bizitzera joan zirelako.

Antzinaroa aldatu

K.a. VII. mendetik aurrera, rodiar-kretar kolonoak Gelako lurraldean finkatu ondoren, Niscemiko lurraldea, biziki landua izateko, okupatua izan zen[10]: etxalde ugari sortu ziren, lurra lotetan banatu zen eta baliabide naturalak ahalik eta gehien ustiatu ziren.

Hala ere, K.a. V. mendetik aurrera, kartagotarren bigarren inbasioaren ondoren, Niscemik lasaitasun erlatiboa izan zuen eta biztanle askok ihes egin behar izan zuten, euren etxaldeak utziz.

K.o. III. mendean, izurrite handia, gaurko erdigunetik kilometro bat mendebaldera, Achates eta Gela ibaien artean, Calvisio patrizioari egotzi zitzaion, eta Plaga Calvisiana deitu zen[11].

Erdi Aroa aldatu

Garai horretan, herria loretu zen eta IX. mendera arte iraun zuen, arabiarrek behin betiko suntsitu zutenean. Ondoren, arabiarrek herrixka gotortu bat eraiki zuten gaur egungo guneko muinoan. Fata-nascim izena eman zioten, zumarraren pasabide itzul daitekeena[12], baina gero, izena Nasciamen laburtu zen. Arabiarren okupazioan, lurra edukitzeko erregimena eta laborantza-sistemak erabat aldatu ziren: Jabetza handiak lote txikietan banatu ziren, estatuaren jabetza izan ezik. Zerealen laborantza eta artzaintza lur egokietara mugatu ziren, olioaren ekoizpena areagotu zen, zuhaitzak birlandatu ziren, haien artean algarroboak, masustondoak, pistatxondoak eta hurritzak. Baina, XIII. mendearen erdialdean, musulman eta normandiarren arteko barne borroken ondorioz, hiria erabat suntsitua izan zen, eta bertako biztanleek ihes egin behar izan zuten bizitzeko toki seguruago baten bila.

Fundazioa, aldi normandiarra eta Aro Modernoa aldatu

Normandiar konkistaren ondoren, hiriko izena, 1143ko diploma baten arabera, Nixenumen bihurtu zen. Nekazal feudo bihurtzean, lurraldeak erabateko aldaketak jasan zituen, 1324an, Branciforte familiaren adar bat Piacenzatik Siziliara aldatu zen arte (XIII. mendean) eta Nixenumeko lurra erosi zuen arte[3].

1624an, Giovanna Branciforte nobleak, Giovanni Branciforte Barrese Buterako printzearen alargunak, bere seme Giusepperen izenean (1619-1675), Niscemiko baroniaren jabetza hartu zuen. Bi urte beranduago, bere semeari titulu noble bat emateko, Giovanni Doria kardinalarengandik Niscemiko feudoaren licentia populandia eskatu eta lortu zuen. Niscemiren baronia berria lau feudoz osatua zegoen, dokumentu batzuek hamalau feudoren existentzia adierazten badute ere[3].

Herriko erdigunea Castellanako basotik gertu aukeratu zen, elezaharrak Ama Birjinaren margoa aurkitu zela dioen tokian[3]. Aurretiko egiturak, baldintza ekonomiko eskasak zirela eta, ez ziren suntsitu, berrerabili baizik. Ez zen gaztelu bat eraiki, baina, defentsa postuaren gisa, Castellana barrutiko dorretxo bat erabiltzea erabaki zen.

Branciforte printzeak, Filipe IV.a Espainiakoak 1627ko martxoak 25ean emandako pribilegioz, Niscemiko Printze titulua lortu uen[13]. 1640an, jaun feudal berak herrixkari hiri-diseinu berri eman zizkion, eta plan berri bat diseinatu zuen garaiko hiri-plangintzako praktikekin bat etorriz. Plan horrek aurreikusten zuen Eliza nagusi bat eraikitzea plaza batean[3].

Niscemiko Printzerriak 1661 arte iraun zuen, Brancifortek bere titulua Arenellako dukeari, Vitale Valguarnera Lanzari, saldu zionean, eta, beraz, lurralde baroniala izan beharrean, soil baten maila bihurtu zen.

1693an, Val di Notoko lurrikarak, Siziliako ekialdeko zati handi bat suntsitu zuenak, Niscemi herrixkaren atal handi bat kaltetu zuen, biktimarik eragin ez zuen arren[14]. Hiriko zati handi baten berreraikuntza beharrezkoa izan zen, baina planoak aldatu ez zirenez, eliza nagusia jatorrizko tokian berreraiki zen.

Aro Garaikidea aldatu

1790eko martxoaren 19an, populatutako erdigunetik hegoalderako lurrak, ikaragarrizko astinaldi teluriko batek suntsitu zituen, lurraren irekiduretatik bero eta emisio okaztagarriak eraginez[15]. Lurruna eta beroa igortzen zituen sumendi kono txiki bat ere sortu zen. Astinduak, biztanleriaren izuaren artean, zortzi egun jarraian iraun zuen[16].

1838ko urriaren 10ean, Fernando II.a erregea, bere segizio guztiarekin, Niscemitik igaro zen, hiriko administrazioari errepideen egoera txarraz kexatuz. 1848ko urtarrilaren 12an, herriak, Borboiko gobernadorearen aurkako herri altxamenduan parte hartu zuen[17]: oraingo honetan, Salvatore Masaracchiok, Guardia Nazionaleko komandante papera jaso zuen. 1860ko maiatzaren 24an Garibaldi iraultzarekin bat egin zuen. 1860ko uztailak 26ko gauean, Garibaldiren soldaduak Sant 'Antonio da Padova elizan ostatatuak izan ziren, eta, eliza berean, Sizilia Italiari eranstea plebiszitua, urte bereko urriak 21ean, bozkatua izan zen[18].

Italiaren bateratzearen ondoren, herrialdean bortizkeriak eta lapurretak gertatu ziren, nagusiki nobleen kaltetan: taldea, Salvatore Di Benedetto buru zuenak, Parachiazza ezizenez ezaguna, lurraldea astindu zuen zenbait urtez, behin betiko garaitua izan arte[4], hots, Matteo Di Benedettok Parachiazzaren semea hil zuenean.

1891n, Niscemako intelektual gazte talde batek Fascio dei Lavoratori[19] sortu zuen, bigarrena Sizilia osoan Cataniakoaren ondoren. Inspirazio sozialista erakunde horrek nekazariei, estatu feudaleko antzinako lurren banaketa eta esleipena ahalbidetu zien 1897an.

1922an, erregimen faxista ezarri eta berehala, eskuadroi faxista batek Salvatore Noto militante sozialista herrialdeko plaza nagusian hil zuen[20].

Bi Mundu Gerren artean, Niscemi garai zurrunbilotsu bilakatu zen, miseria eta langabeziak eragindako lapurretak eta hainbat indarkeria ekintza gertatu zirelako. Langile asko elkarteetan antolatu ziren eta landu gabeko lurrak eskuratzeko borrokatu ziren. Beste horrenbeste gertatu zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren: 1947an, lau mila langilek baino gehiagok parte hartu zuten herri-manifestazio batek indarkeria eta arpilatzea eragin zuen[21]. Langileen protestak 1951n amaitu ziren, langile gehienek lan bila emigratzea nahiago izan zutenean.

XX. mendeko berrogeiko hamarkadan, bandolerismoa lurraldean zehar hedatu zen, eta Banda dei Niscemesi delakoa bereganatu zen, anbizio separatistekin[22][23], bere liderrak Rosario Ávila eta Salvatore Russo izan zirelarik[24]. Rosario Ávila 1946an aurkitu zuten hilda, sari bat eman ondoren. Bere heriotzarekin, talde osoa banandu zen eta bere kide guztiak harrapatuak edo hilak izan ziren.

 
Niscemiko udaletxea

1997ko urriaren 12an, solifluxio-fenomeno bat gertatu zen[25]. Lurra irristatzeak ez zuen biktimarik eragin, baina kalteak eragin zizkien dozenaka eraikini eta 117 familiari, hiriko Sante Croci barrutian. Guztira, bostehun pertsona inguru etxerik gabe geratu ziren. Gurutzeta Santuen Eliza bereziki kaltetua izan ondoren, eraitsia izan zen. Kaltetutako etxe gehienak, legez kanpo eraikiak izan ziren 1960ko hamarkadan. 2011n, kaltetutako familiak jasandakoagatik konpentsatu zituzten[26]. Ondoren, etxeen hondakinak behin betiko bota ziren.

1980ko eta 1990eko hamarkaden artean, hiriak arazo sozialak izan zituen, eta, horren ondorioz, 1992an[27] eta 2003an[28], udalak mafia kontrolatzeko agindua eman zuen.

2014ko irailaren 21ean, erreferendum baten ondoren, Niscemiko biztanleek Caltanissettako Udalerrien Partzuergo Libretik banatzea eta Cataniako Udal Partzuergo Librearen alde bozkatu zuten[29]. Udalak 2015eko urriaren 26an emandako ebazpenaren ondoren, Niscemik Cataniako Hiri Metropolitarrarekin bat egiteko borondatea adierazi zuen[30][30]. Hala ere, ARSko Gai Instituzionaletarako Batzordeak segregazioa errefusatu zuen[31].

Erreferentziak aldatu

  1. Comune di Niscemi (CL) - CAP e Informazioni utili, Gwind Srl. 2020.07.15ean kontsultaturik.
  2. OLIVERI, Rosa Anna eta SOLE, Lavinia (1999): Il ripostiglio della memoria, in Kalòs - luoghi di Sicilia, 56 zbk., Palermo, Gruppo editoriale Kalòs.
  3. a b c d e CARTA, Maurizio (1999), Un palinsesto di culture, in Kalòs - luoghi di Sicilia, 56 zbk, Palermo, Gruppo editoriale Kalòs.
  4. a b MARSIANO, Angelo (1987): La popolazione di Niscemi dal XVII al XX secolo, Siracusa, Ediprint.
  5. FACELLO, De Rebus Siculis, in Prioris Decadis liber decimus.
  6. DISCA, Rosario: Niscemi e il suo territorio. Memorie storiche. A cura di Rosario Antonio Rizzo, Gela, Libreria Editrice Gb. Randazzo di Ugo, 2015.
  7. BLANCO, Gaetano Antonino: Niscemi. Carta della presenza umana dalla Preistoria al Medioevo, Palermo, 1999.
  8. Rosa Anna Oliveri e Lavinia Sole (1999) Il ripostiglio della memoria, in Kalòs - luoghi di Sicilia, 56 zbk., Palermo, Gruppo editoriale Kalòs.
  9. AMICO, Vito Amico (1856): Dizionario topografico della Sicilia, 2. liburukia, Palermo, Tipografia di Pietro Morvillo.
  10. ALMA, Salvatore (1885): Il sistema agricolo niscemese compendiato nelle monografie indirizzate dall'autore alla pubblica mostra italiana del 1884 in Torino precedute da brevi cenni su Niscemi e il suo territorio col complemento di una relazione economico-rurale, Pansini, Adolfo (tip.).
  11. DISCA, Rosario (1949): Plaga Calvisianis, Caltagirone, Stabilimento tip. Francesco Napoli & figlio.
  12. MELANESI, Luigi (2015): Dizionario Etimologico della Lingua Siciliana, Mnamon.
  13. F. Emanuele Gaetani, marchese di Villabianca, Della Sicilia nobile, parte seconda, 1. liburukia, Stamperia Santi Apostoli, 1757, 73 orr.
  14. DRAGO, Alberto Drago: Niscemi: cerimonia per commemorare le vittime del terremoto, Today24 aldizkarian, 2016.01.10. 2020.07.14an kontsultaturik.
  15. NAVA, Saverio Landolina: Relazione della rivoluzione accaduta in marzo 1790 nelle terre vicine a S. Maria di Niscemi nel Val di Noto in Sicilia, Johann Heinrich Bartles, 1792.
  16. MARSIANO, Angelo Marsiano (1982): Niscemi - Geografia fisica, Palermo, Epos, 260-264 orr.
  17. MARSIANO, Angelo (1982): Niscemi nel Risorgimento e l'azione di Tommaso Masaracchio, Palermo, Epos.
  18. MARSIANO, Angelo (1995): Geografia antropica, Caltanissetta, Lussografica, 1995.
  19. Francesco Brancato e Salvatore Francesco Romano (1958): Storia della Sicilia post-unificazione: La Sicilia dell'ultimo ventennio del secolo XIX, C. Zuffi.
  20. SANTINO, Umberto (2000): Storia del movimento antimafia: dalla lotta di classe all'impegno civile, Editori Riuniti.
  21. STEFANELLI, Renzo Stefanelli (1975): Lotte agrarie e modello di sviluppo, 1947-1967, De Donato.
  22. BATTAGLIA, Antonello (22015): Separatismo siciliano: I documenti militari, Edizioni Nuova Cultura.
  23. GAJA, Filippo Gaja (2015): L'esercito della lupara, Edizioni Nuova Cultura.
  24. NIGRO, Raffaele (1962): Il brigantaggio postunitario: dalle cronache al mito, AREA editore.
  25. Dopo un temporale frana a Niscemi, La Repubblica egunkarian, 1997.10.14, 23 orr.
  26. Frana a Niscemi, risarcite le famiglie dopo quattordici anni, in Sicilia Informazioni. 2020.07.15ean kontsultaturik.
  27. BOLZONI, Attilio: A Gela, città chiusa per mafia..., La Repubblica egunkarian, 1992.07.18 1992. 2020.07.15ean kontsultaturik
  28. Gazzetta Ufficiale del 17 maggio 2004. Articolo 1, su gazzettaufficiale.it. 2020.07.15ean kontsultaturik.
  29. Piazza Armerina e Niscemi divorziano da Enna e Caltanissetta: «Sì a Catania», in LaSicilia.it, 22 settembre 2014. 2020.07.15ean kontsultaturik.
  30. a b Città metropolitana, consiglio comunale di Niscemi dice "si" a Catania, in Catania Today, 28 ottobre 2015. 2020.07.15ean kontsultaturik.
  31. Ars boccia annessioni a Catania decise da referendum. Per una questione linguistica, ma motivi veri sono altri, in Meridionews, 5 maggio 2016. URL consultato il 26 settembre 2018. 2020.07.15ean kontsultaturik

Bibliografia aldatu

  • DISTEFANO, Salvatore Distefano (2003): Niscemi – Appunti per una storia dell'Araldica secolare della Sicilia centro meridionale, Archivio Storico Siracusano.
  • MARSIANO, Angelo (1992): Storia di Niscemi, Lions Club Niscemi.
  • CONTI, Emanuele (1977): Niscemi. Origini e fondazione, Salvatore Sciascia Editore.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niscemi