Nino Salukvadze (georgieraz: ნინო სალუქვაძე; Tbilisi, 1969ko otsailaren 1a) georgiar emakume kirol-tiratzailea da. Olinpiar Jokoetan bederatzi aldiz esku hartu duen lehenengo emakumea da, eta hirutan irabazi ditu dominak. Halaber, 2016an, Rio de Janeiron (Brasil), Tsotne Matxavariani, 18 urteko semearekin batera Olinpiar Jokoetan esku hartzean, hori egiten duen lehenengo emakumea izan da[1].

Nino Salukvadze
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakნინო სალუქვაძე
JaiotzaTbilisi1969ko otsailaren 1a (55 urte)
Herrialdea Georgia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: nino-salukvadze Edit the value on Wikidata

Georgia eta Errusia gerran zeuden Nino Salukvadze 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen 10 metroko aire pistolen lehiaketan Natalia Paderina tiratzaile errusiarrarekin lehiatu zen. Salukvadzek brontzea eta Paderinak zilarra irabazi ondoren, podiuma partekatu zuten; besarkatu, eta eskua eman zioten elkarri. Horrekin, bakearen aldeko keinua adierazi nahi izan zuten[2].

Ibilbidea aldatu

1988an Seulgo (Hego Korea) Udako Olinpiar Jokoetan esku hartu zuen lehen aldiz. 1988an, 1992an, 1996an, 2000an, 2004an SESBen banderapean, eta, aurrerantzean, 2008an, 2012an, 2016an eta 2020an Georgiaren izenean.

Olinpiar Jokoetako Emaitzak aldatu

Urtea Txapelketa Lekua Proba

25 m. pistola

Proba

10 m. pistola

1988 Olinpiar Jokoak   Seul (Hego Korea) 1. 2.
1992 Olinpiar Jokoak   Bartzelona (Espainia) 5. 10.
1996 Olinpiar Jokoak   Atlanta (AEB) 7. 5.
2000 Olinpiar Jokoak   Sydney (Australia) 11. 25.
2004 Olinpiar Jokoak   Atenas (Grezia) 8. 10.
2008 Olinpiar Jokoak   Beijing (Txina) 16. 3.
2012 Olinpiar Jokoak   Londres (Erresuma Batua) 15. 33.
2016 Olinpiar Jokoak   Rio de Janeiro (Brasil) 6. 34.
2020 Olinpiar Jokoak   Tokyo (Japonia) 31.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Shooting SALUKVADZE Nino - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. «Olympic shooters hug as their countries do battle - CNN.com» edition.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu