Night at the Museum
Night at the Museum (euskaraz Gaupasa Museoan), 2006ko Shawn Levy kanadar zinema zuzendariaren fantasiazko komedia film bat da, Milan Trenc kroaziar ilustratzailearen 1993ko haurrentzako liburuan oinarritua. Ben Stiller, Owen Wilson, Carla Gugino, Dick Van Dyke, Mickey Rooney, Bill Cobbs eta Robin Williams aktoreek antzeztu zuten.
Istorioa New York hiriko Natur Historiaren Amerikar Museoan girotuta dago.
Night at the Museum: Battle of the Smithsonian (2009) eta Night at the Museum: Secret of the Tomb (2014) jarraipenak izan zituen.
Argumentua
aldatuAEB, New York. Larry Daley (Ben Stiller) bihotz oneko gizaseme ameslaria da, patuak arrakasta ekarriko diola sinistua. Natur Historiaren Amerikar Museoan zaindari izateko lan bat onartzen duenean, gauza bitxiak jazotzen hasi dira: gladiadoreak, gerlariak, eta bertako mota guztietako pertsonaien irudi historiko eta epikoak bizirik daude. Nahasmen hori konpontzeko, Teddy Roosevelt (Robin Williams) presidentearen argizarizko irudiari aholkua eskatu dio, eta horrek zaindariari museoa salbatzen lagundu.
Aktoreak
aldatuGizakiak
aldatu- Ben Stiller: Larry Daley, gau txandako segurtasun zaindaria
- Dick Van Dyke: Cecil Fredericks, segurtasun zaindari beteranoa
- Carla Gugino: Rebecca Hutman, museoko irakaslea
- Mickey Rooney: Gus, segurtasun zaindari beteranoa
- Bill Cobbs: Reginald, segurtasun zaindari beteranoa
- Jake Cherry: Nick Daley, Larryren semea
- Ricky Gervais: McPhee doktorea, museoko kontserbatzailea eta Larryren nagusia
- Kim Raver: Erica Daley, Larryren emazte ohia eta Nicken ama
- Charlie Murphy: taxilaria
- Paul Rudd: Don, Ericaren bikotea
- Anne Meara: Debbie
Bestelakoak
aldatu- Robin Williams: Theodore Roosevelten argizarizko irudia
- Patrick Gallagher: Atila hunoaren argizarizko irudia
- Rami Malek: Ahkmenrah faraioaren momia
- Pierfrancesco Favino: Kristobal Kolonen brontzezko estatua
- Owen Wilson (krediturik gabe): Jedediah, miniaturazko cowboy irudia
- Steve Coogan: Octavio, miniaturazko erromatar jenerala
- Mizuo Peck: Sacagawearen poliuretanozko irudia
- Kerry van der Griend, Dan Rizzuto, Matthew Harrison eta Jody Racicot: Neanderthal gizonen argizarizko irudiak
- Martin Christopher: Meriwether Lewisen argizarizko irudia
- Martin Sims: William Clarken argizarizko irudia
- Randy Lee, Darryl Quon, Gerald Wong eta Paul Chih-Ping Cheng: hunoen argizarizko irudiak
- Brad Garrett: Pazko Uharteko moai buruaren ahotsa
- Crystal the Monkey: Dexter, fraide kaputxino hitz-motela
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)