Nicolas Schöffer (Kalocsa, 1912ko irailaren 6a - 1992ko urtarrilaren 8a) hungariar eskultorea eta artearen teorialaria izan zen. Zuzenbideko doktoregoa egin zuen, ondoren Budapesteko Arte Ederretako eskolan aritu zen, eta azkenik, 1936an Parisen hartu zuen bizilekua. Bourgeseko beirategiek eta Eiffel dorrean egindako proiekzio koloredunek azpimarratu zuten Schöfferen karrera: aurkikuntzaren jauregia eta Airearen pabiloia 1937ko Nazioarteko Erakusketan, Parisko feriako makinak 1946an eta ondoren, Norbert Wienerren Zibernetika eta gizartea liburuaren irakurketa. 1947. urtean izugarrizko haustura izan zen teknologiaren alorrean: Shöffer espazioa era dinamikoan eta konstruktiboan lan plastikoaren barruan txertatzen saiatu zen, eta espaziodinamismoa deitu zion horri. Joera horretako lehenengo lanak 1950ean erakutsi zituen Deux-Îles galerian. Garai horretatik aurrera kalitate handiko teknikariekin lan egin zuen, eta Henri Perlstein ingeniariarekin batera lan egin zuen Erloju elektriko espaziodinamikoa eraikitzen. Jacques Bureau ingeniariarekin, berriz, 1954an Dorre espaziodinamikoa, zibernetikoa eta soinuduna eraiki zuen. 1959an Julian Lerouxekin Musiscope jarri zuen abian, argi proiekzioak eta musika bateratzen zituen ikuskizuna. Musikari lotuta, 1979an bere lehenengo diskoa grabatu zuen. 1955ean horma ikusezineko etxe bat aurkeztu zuen, non gelak tenperatura, argi, kolore eta soinu desberdinen bidez bereizten ziren. Schöffer ordenagailuen erabilera plastikoen aitzindari izan zen. Elektronikari esker bere eraikinen alderdi mugikorrak aktibatzen zituen, inguruko argi aldaketen arabera batzuetan edo ikusleen hotsen arabera bestetan: CYSP I (1956) eskultura autonomo bat da, giroaren arabera mugitzen dena era elektronikoan. 1957. urte inguruan Lux egitura argidunen saila egin zuen. 1960. urtetik aurrera, kronokinamismo izena eman zioten mugimendu eta argi proiekzioen programazioari. Ondoren Schöfferek hiri baten eskalan lan egin ahal izan zuen, Liejan 50 metro garai zen dorre bat eraiki zuen, eta biltzarretako jauregiko aurrealdea 1.500 metro koadroko horma argitsu bihurtu zuen. Urte horretan bertan, lehenengo bideoko film esperimentala egin zuen, Variation luminodynamique 1. 1963an Parisko La Défensen 307 metroko dorre bat egitea proposatu zuen, ispilu birakorrez proiekzio koloredunak emango zituena eta hiriko zenbait informazioren arabera aldatuko zena (meteorologia, trafikoa, burtsa eta abar). 1971n proiektua onartu bazen ere, Georges Pompidou presidentea hil zenean ez zuen aurrera jarraitu.

Nicolas Schöffer

Bizitza
JaiotzaKalocsa (en) Itzuli1912ko irailaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 18. barrutia eta Paris1992ko urtarrilaren 8a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, artista bisuala, margolaria eta arkitektoa
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Schoffer, Nicolas
Genero artistikoaArkitektura
zinema

Discogs: 1058314 Edit the value on Wikidata
Chronos 10B, Munich.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Schöffer