Neolentinus lepideus Gloeophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Neolentinus lepideus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGloeophyllales
FamiliaGloeophyllaceae
GeneroaNeolentinus
Espeziea Neolentinus lepideus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Lentinus Lepideus

Ez da jangarritzat hartzen, haragi gogorra eta zaila (heldua denean)

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ertz inkurbatuarekin, batzuetan irregularra, zurixka ezkata arreekin.

Orriak: Zurixkak, zabal, zabalak, dekurrenteak, ertza koskaduna.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Haritsua, gehienetan laburra, batzuetan eszentrikoa, zilindrikoa, puntan amaitzen da; zurixka, ezkata altxatuekin.

Haragia: Zuria, zaila, gogorra, batez ere oinekoa; anis usain atsegina du.[2]

Etimologia: Lentinus terminoa latinetik dator, "lentus" hitzetik, eta zaila, elastikoa, esan nahi du, kapelaren haragiari erreferentzia eginez, zuntzuna eta larrukara.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Dituen ezaugarriak direla eta ez dago nahasterik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Batez ere udaberrian eta udazkenean, koniferoen saprofitoa (Abies, Larix, Picea, Pinus eta Sekuoia ), enborretan, motzondoetan eta landutako egurretan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Kazakhstan, Erdialdeko Asia, Himalaiako eremua, India, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Argentina.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 31 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 357 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu