Negorta dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Aiaran

Negorta dorretxea Arabako Aiara udalerrian dagoen Zuhatza herriko dorretxea da.

Negorta dorretxea
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAiara
Koordenatuak43°07′27″N 3°02′17″W / 43.1242°N 3.03819°W / 43.1242; -3.03819
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0005445
3

Historia

aldatu

Adituen ustez, Negorta Dorretxea XV. mendearen amaieran edo XVI. mendearen hasiera eraiki zuten, ziurrenik, Bizkaitik etorritako familia garrantzitsu baten aginduz. 1996an zaharberritu egin zuten[1].

Eraikina

aldatu

Garai hartan ohikoa zenez, defentsarako behar zituen ezaugarriak jarri zizkioten. Etxe altua da (hiru solairutakoa), lauki formako oinplanoa dauka eta lau isuritako teilatua. Hormetan leiho edo zulo txikiak ditu.

Ia eraikin osoa landugabeko harriz altxa zuten, baina landutako harria erabili zuten hormen, leihoen eta ateen ertzetan.

Horma garrantzitsuenak, ekialdera begira dagoenak, dauzka apaingarri gehien. Bertan daude arku puntaduna duen sarrera nagusia eta arku konopialdun bi leiho. Horrez gainera, hainbat erlijio-ordenatako sinboloak eta bolatxoak ere baditu apaingarri gisa.

Garai batean, lubaki batek dorrea inguratzen zuela eta sarrera lehen pisuko ate baten bidez egiten zutela uste da. Hara iristeko plataforma bat zeukaten.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa