Mazghuna, Egiptoko gune arkeologiko bat da, Dahshurretik bost kilometro inguru hegoaldera dagoena, Egiptoko XII. dinastia edo Egiptoko XIII. dinastia amaierako bi piramideren hondarrekin.

Hegoaldeko piramidearen hondarrak.

Amenemhat IV.a faraoiari ematen zaio bi piramide horietako baten jabetza, iparraldekoarena, hain zuzen. Hegoaldekoa, Amenemhat IV.aren oinordekoa izan zen Neferusobeki ematen zaio. Hala ere, ez dago faraoi hauek piramideak eraiki izanaren frogarik, XIII. dinastiako faraoiren batenak ere izan baitaitezke.

Iparraldeko piramidea, ziuraski kareharriz egina, erabat suntsitua dago, eta ez da tenplu edo prozesio galtzada bakar baten ere hondarrik geratzen. Hil kamerak, kuartzitazko sarkofago bat du, baina sekula hilobi bezala erabili ote zen ez da ezagutzen.

Gunea, Ernest Mackayk esploratu zuen 1910ean

Piramideen planoak aldatu

 
Mazghunako iparraldeko piramidea
 
Mazghunako hegoaldeko piramidea

Kanpo estekak aldatu