Natalia Estemirova
Natalia Khusainovna Estemirova (errusieraz: Наталья Хусаиновна Эстемирова; Kamyshlov, Sverdlovsk oblasta, 1958ko otsailaren 28a - Gazi-Yurt, Inguxetia, 2009ko uztailaren 15a), giza eskubideen alde borrokatu zen kazetari errusiarra izan zen. Hainbat sari jaso zituen, eta Txetxenian egindako tortura eta tratu txarrak hainbat aldiz salatu zituen.
Natalia Estemirova | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza |
Kamyshlov (en) ![]() |
Herrialdea |
![]() ![]() |
Heriotza |
Gazi-Yurt (en) ![]() |
Hobiratze lekua |
Troyekurovskoye Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | gizahilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Chechen State University (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak |
kazetaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta lecturer (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Kidetza |
Memorial (en) ![]() |
BiografiaAldatu
Errusia hegoaldeko Saratov probintzian jaio zen, aita errusiarra eta ama txetxeniarrak zituela. Grozniko unibertsitatean historia ikasketak egin ondoren, eskola irakasle lanetan aritu zen Groznin 1998 urtera arte.
Orduan, giza eskubideen aldeko borroka hasi zuen, 1999an hasitako Txetxeniako bigarren gerran burututako tortura eta tratu txarren salaketengatik. 2004ean Suediako parlamentuak saria eman zion, eta 2005ean Europako parlamentuak emandako Robert Schumann domina jaso zuen[1]. Giza eskubideen aldeko borrokan, Anna Politkovskaia kazetari errusiarrarekin lanean aritu zen.
HilketaAldatu
2009ko uztailaren 15ean, goizeko 8:30etan, Natalia bere etxetik ateratzera zihoala ezezagun talde batek bahitu eta kotxe batean sartu zuten. Hainbat lekukoren arabera, emakumea indarrez hartu eta behartuta sartu zuten kotxean. Egun berean, arratsaldeko 16:30etan buruan eta bularrean tiro bana zituela hilik aurkitu zuten Kavkaz errepide federaletik ehun metrora, Ingushetian dagoen Gazi-Yurt izeneko herrixkatik gertu.
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo loturakAldatu
- (Errusieraz) Natalia Estemirovaren biografia errusieraz.