Narkis Balentziaga
Narciso "Narkis" Balentziaga Altuna (Arroa, Zestoa, 1905eko urria – Mexiko, 1935eko azaroaren 26a[1]) gipuzkoar margolaria izan zen.
Narkis Balentziaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zestoa, 1905 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mexiko, 1935eko azaroaren 26a (29/30 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Bizitza
aldatuNarkis Balentziaga Arronan jaio zen 1905eko urrian. Umetatik hezurretako gaixotasun bat pairatzen zuen, eta ospitalean zegoelarik, marraztera animatu zuten. Ondoren, lagunek bultzatu zuten horretara, eta horien artean Ignacio Zuloagak.[1]
Pintura-ikasketak San Fernandoko Arte eskolan (Madrilen) egin zituen.[1] Erakusketa ugari egin zituen, Euskal Herrian eta Hego Amerikan batez ere. Harenak dira, besteak beste, Puerto viejo de Guetaria eta Naturaleza muerta koadroak.
Jorge Oteiza eta Nikolas Lekuonaren adiskidea zen, eta haiekin batera arteen berrikuntza lantzeko asmoa zuen.[2]
1935eko azaroaren 26an hil zen Mexikon[1], 30 urte zituela.
Sariak
aldatu- 1928: Donostiako Pintore Hasiberrien Erakusketako bigarren saria
- 1931: Donostiako Pintore Hasiberrien Erakusketako lehen saria[1]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e Arozamena Ayala, Ainhoa. «Balenciaga Altuna, Narciso» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
- ↑ Elola, Naiara. «Berrikuntzaren lagunak» Berria 2016-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).