Ireki menu nagusia

Naram-Simen estela akadtar garaipen-estela da, K.a. 2390 aldean Sipparren eraiki zena, Sargonen biloba Naram-Simek Zagros mendietako lullubitarren aurka lortutako garaipena ospatzeko.

'Naram-Simen estela'
Victory stele of Naram-Sin of Akkad-Sb 4-IMG 0556-black.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea K. a. 2254
Komisarioa Naram-Sim
Aurkikuntza lekua Susa
Ezaugarriak
Materiala(k) Hareharria
Altuera 200 zentimetro
Deskribapena
Kokapena
Lekua Room 228
Bilduma Department of Near Eastern Antiquities of the Louvre Itzuli
Inbentarioa Sb 4

Estela 1,05x2 metroko harlauza arrosa zuta da. Bertan, paisaia menditsu batean, Naram-Sim erregea ageri da, bere mendekoak eta etsaiak baino handiagoa, eta bi adardun kasko batekin koroatua; hori jainkoen ezaugarria izan ohi zen. Errege garaileak oinpean ditu etsaien gorpuak, beste bi hiltzen dituen bitartean; beste arerio batzuk amildegian behera erortzen ari dira. Akadiar soldaduek, beheragoko maila batetik, burua altzaten dute, beren erregearenganako errespetua eta mirespena erakutsiz. Gaur egun, Parisko Louvre museoan dago.[1] Grabatu honetan, Putreen estelan agertzen direnen aldean, giza irudien liraintzea ikus daiteke.

ErreferentziakAldatu

  1. La Stèle du roi Narâm-Sîn louvre.fr . Noiz kontsultatua: 2018-6-3.

Kanpo estekakAldatu