Nara (prefektura)

Nara prefektura (japonieraz: 奈良県 Nara-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Nara hiria da. Prefekturan UNESCOk gizateriaren ondare izendaturiko hiru eremu daude.

Nara prefektura
奈良県

奈良県
 Japonia
Horyu-ji10s3200.jpg
Flag of Nara Prefecture.svg Emblem of Nara Prefecture.svg
Ereserkia
Nara Kenmin no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-29
Hiriburua Nara
governor of Nara Prefecture (en) Itzuli Shōgo Arai (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 34° 41′ 07″ N, 135° 49′ 59″ E / 34.68519°N,135.83294°E / 34.68519; 135.83294Koordenatuak: 34° 41′ 07″ N, 135° 49′ 59″ E / 34.68519°N,135.83294°E / 34.68519; 135.83294
Map of Japan with highlight on 29 Nara prefecture.svg
Azalera 3,691,09 km²
Mugakideak Osaka prefektura, Wakayama, Mie eta Kyoto
Punturik altuena Mount Hakkyō (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 1.319.305 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kansai
Uhartea Honshu
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.nara.jp

HistoriaAldatu

Gaur egungo Nara prefektura 1887an sortu zen, Osaka prefekturatik askatzean. Antzina, Nara prefektura Yamato probintzia izan zen, Japoniako eskualderik zaharrena. Garai oparoena Nara Aroa izan zuen, 710 eta 784 urteen artean, Nara Japoniako hiriburua izan baitzen.

GeografiaAldatu

Nara prefektura Kansai eskualdearen parte da, eta Kii penintsularen erdialdean dago, Honshu uhartearen mendebalde ertainean. Ez dauka kostarik. Mugakideak prefektura hauek dira: mendebaldean, Wakayama eta Osaka; iparraldean, Kyoto; eta ekialdean, Mie. Prefektura 78,5 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 103,6 km iparraldetik hegoaldera.

Lurraldearen parterik handiena mendiz eta basoz osatuta dago: Ikoma mendiak ipar-mendebaldean, Kasagi mendiak ekialderago, Kii mendiak daude hegoaldean, eta, haien erdian, Ōmine mendikatea dago, prefekturako mendirik altuena duena: Hakkyō mendia (1.915 m); ekialdean, Daikō mendikatea dago (1.695 m Ōdaigahara mendian). Kii mendien ingurua Gizateriaren Ondare izendatua du UNESCOk.

Lurraldearen % 17 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Yoshino-Kumano Parke Nazionala, besteak beste.

Banaketa administratiboaAldatu

HiriakAldatu

  • Hiri handienak:
  1. Nara (hiriburua, 368.636 biztanle)
  2. Kashihara (124.679 bizt.)
  3. Ikoma (115.359 bizt.)
  4. Yamatokōriyama (90.223 bizt.)
  5. Kashiba (72.967 bizt.)
  6. Yamatotakada (72.510 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Nara prefekturak 12 hiri ditu:

Herriak barrutika sailkatutaAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu