Yakushi-ji (japonieraz: 興福寺?) , Naran dagoen tenplu budista ezaguna da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan. Yakushi Nyorai (Buda sendagilea) dauka barnean, Japoniara iritsitako lehenengotako budaren irudia.

Yakushi-ji
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Narako monumentu historikoak
Nanto Shichi Daiji
[[]]
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi
Yamoto iparraldeko 88 leku sakratuak
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nara
Core city of Japan Nara
Koordenatuak34°40′06″N 135°47′04″E / 34.668355555556°N 135.78431111111°E / 34.668355555556; 135.78431111111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera680
ErlijioaHossō-shū (en) Itzuli
IzenaThree Sages of the East (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera5,1 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia870-005
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia

aldatu

Temmu enperadoreak Asuka Aroan eraiki zuen tenplua Fujiwara-kyō hirian Jitō emaztea sendatzeko. Horretarako Txinatik ekarri arazi izan zuen Yakushi Nyorai Buda sendagilearen irudia. Tenpluak beraz honen izena hartu zuen. Emaitza ona izan zuen ekintzak, izan ere emazteak enperadoreak baino gehiago iraun baitzuen bizirik eta berak bukatu zuen eraikin multzo guztia 698 urtean.

Gaur egungo tokira aldatu zuten guztia 718 urtean. Bi sute handik kaltetu zuten 973an ia guztia erre zen eta 1528an eraikin nagusia suntsitu zen. 1970an hasi ziren berreraikuntza eta dagoenejko bukatu dira.

Ekialdeko pagoda (東塔, Tō-tō) 730 urtean eraiki zen eta garai hartako eraikin original bakarra da. Bere 34 metrotako garaierakin Japoniako politenetakotzat hartzen da. Hiru solairu ditu baina tarteko teilatuek sei solairutakoa dela irudikatzen dute.

Egitura

aldatu

Yakushi-ji tenpluaren oinarria simetrikoa da, bi eraikin nagusi ditu eta hiru solairutako bi pagoda ere bai.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu