Ireki menu nagusia

HistoriaAldatu

Meiji berrezarkuntza arte, Kyoto eremuaren izena Yamashiro zen. Kyoto hiria Japoniako hiriburua izan zen 11 mendez.

Hasieran, herrialdearen hiriburua Nara izan zen. 741ean, Shōmu enperadoreak Nara eta Kyoto hirien arteko Kuni-kyō izeneko toki batera aldatu zuen hiriburutza. 784an, Nagaoka-kyōra aldatu zen, eta 794an Kanmu enperadoreak Heian-kyōra aldatu zuen, eta horixe izan zen gaur egungo Kyoto hiriaren hasiera. Gaur egun Kyoton dauden etxe, kale, denda eta tenplu asko urte hartakoak dira.

1192an botere politikoa Kamakurara aldatu zen, han samurai-klan batek Kamakurako shogunerria ezarri baitzuen. Hala ere, Kyotok jarraitu zuen inperioko hiriburua izaten, enperadoreek eta gorteak hirian iraun baitzuten.

Ondorengo mendeek jaun feudalen goraldia ekarri zuten. Azkenik, Meiji berrezarkuntzak Japonia inperiala berrezarri zuen 1867an. Meiji enperadorea Tokiora joan zen bizitzera hurrengo urtean, eta, geroztik, enperadore-gortea ez da itzuli Kyotora.

1871n Japoniako probintzia-sistema berrantolatu zenean, Tango eta Yamashiro probintziek eta Tanba probintziako ekialdeak Kyotoko prefektura osatu zuten.

GeografiaAldatu

 
Kyoto prefekturako mapa

Kyoto prefektura Honshuko eta Japoniako erdialdean dago. Iparraldean, Japoniako itsasoa eta Fukui prefektura ditu; hegoaldean, Osaka eta Nara prefekturak; ekialdean, Mie eta Shiga prefekturak; eta mendebaldean, Hyōgo prefektura. Prefekturaren erdialdean, Tanba mendiek erdibitzen dute lurraldea. Hori dela eta, klima nabarmen aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Iparraldea (Ayabetik Fukuchiyamara) Japoniako itsasoko klima-eremuan dago, elurte luze ugariekin: Japoniako yukiguni (lurralde elurtua) eremuari dagokio. Hegoaldeak, berriz, Nantan-etik Kyōtanbara, klima kontinentala du, Japoniako itsasoaren, Seto itsasoaren eta Ozeano Barearen eragin konbinatuaren ondorioz.

Lurraldearen % 6 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Sanin Kaigan Parke Nazionala, besteak beste.

Banaketa administratiboaAldatu

EkonomiaAldatu

Kyoto hiriko jarduera nagusia turismoari lotuta dago. Prefekturako iparraldea, Tango penintsulan, arrantza egiten da, eta prefekturaren erdialdean nekazaritza eta basogintza dira nagusi. Nintendoren egoitza nagusia Kyoto hirian dago.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Eskualde senidetuakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kyoto (prefektura)