Kōfuku-ji (japonieraz: 興福寺?) , Naran dagoen tenplu budista ezaguna da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan. Hasieran zituen 175 eraikinetatik gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Naramachi Narako alde zaharraren parean dago, Sarusawa aintziraren gainean.

Kōfuku-ji
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Narako monumentu historikoak
Saigoku Kannon Pilgrimage
Nanto Shichi Daiji
[[]]
[[]]
Kofukuji0411.jpg
Tōkondō eraikina eta pagoda.
Kokapena
Herrialdea Japonia
Japoniako prefekturakNara
Hiria Nara
Koordenatuak 34° 41′ 00″ N, 135° 49′ 53″ E / 34.683207°N,135.831302°E / 34.683207; 135.831302Koordenatuak: 34° 41′ 00″ N, 135° 49′ 53″ E / 34.683207°N,135.831302°E / 34.683207; 135.831302
Historia eta erabilera
Q11433497 [[File:Arbcom ru editing.svg
Izena Shaka Nyorai Itzuli
Arkitektura
Azalera 12,4 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 870-002
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea bilkura)
Webgunea http://www.kohfukuji.com/ www.kohfukuji.com
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

HistoriaAldatu

Fujiwara no Katamari jauntxoaren emazteak eraiki zuen 669an bere senarra senda zedin. Hasiera batean Yamashinan altxatu zuten baina 710an gaur egungo tokira aldatu zuten. Fujiwaratarren jatorrizko tenplua izanik 1185 urtean leinukoa zen Minamoto no Yoritomo shogunak Kamakura shogunerria eskuratu zuenean bere arbasoen tenplua babestu zuen eta Tōdai-ji-rekin batera Nara bi tenpu indartsu hauen inguruan haziz joan zen. 1336tik aurrera ordea hegoaldeko eta iparraldeko (Kōfuku-ji) jauntxoen artean botere eta kontrol goseak ezegonkortasuna ekarri zuen, tenpluak hainbat eraso jasan zituen eta sarritan berreraiki behar izan zen.

EgituraAldatu

(Ekialdeko urrezko eraikina): Eraikin nagusia da, 1425 urtean eraiki zuten beste birekin batera, gaur egun ordea berau baino ez dago. Urrezko eraikina izena du bertan gordetzen baita Japoniaren Altxor Nazionalaren zati bat.

  • Bost solairutako pagoda (japonieraz: 五重塔 gojū-no-tō?)

: Bost aldiz erre da historian zehar. Oraingoa 1426an altxatutakoa da.

  • Hiru solairutako pagoda (japonieraz: 三重塔 sanjū-no-tō?)

: XIII mendeko pagoda.

(Iparraldeko eraikin oktogonala): 1210ean eraiki zen.

(Hegoaldeko eraikin oktogonala): 1741ean eraiki zen.

: XV mendean eraikitako bainuetxea da.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu