Nagore Belastegi Martín
Nagore Belastegi Martín (Legazpi, Gipuzkoa, 1987) kazetaria da.
Nagore Belastegi Martín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Gara |
Biografia aldatu
Ikasketak aldatu
Legazpiko Haztegi Ikastola egin zituen HH, LH, DBH eta DBHO ikasketak (1989 - 2005). Doinua Musika Eskolan berriz, Solfeo eta eskusoinua ikasi zituen (1995 - 2003). Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. (2005 - 2009).
Kazetari aldatu
2010etik artikuluak, erreportajeak, kronikak eta elkarrizketak idatzi ditu Gara eta Naiz hedabideetako sail anitzetan (Euskal Herria, Kultura, Ekonomia). Erreportaje luzeak ere ditu Gaur8, Zazpika eta Zazpi Haizetara gehigarrietan.
Goiberri tokiko aldizkarian ia lau urtez jardun zuen lanean, 2016ko otsailetik 2019ko abendura bitartean. Aldizkari berean hilabetero zutabe bat idazlen du. Debagoienako zonaldean bekadun izan zen El Diario Vascon, 2008an 2 hilabetez.
Argitalpenak aldatu
Helduentzat ipuinak aldatu
- Zirriborroak, kontatu behar ez nituenak (2023). Koldo Landaluze ilustratzailearekin elkarlanean.[1][2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Larrea, Amaia Jimenez. (2023-09-27). ««Niretzat, biluztea bezala izan da liburu hau sortzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-13). «Nagore Belastegiren ‘Zirriborroak’, patxada eta gogoetarako 13 istorio, irudiz lagundurik» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).