Ireki menu nagusia

EgituraAldatu

Shimabarako gaztelua lautadako gaztelu bat da, Ariake Badia eta Unzen mendiaren artean kokaturik dagoena.

Gaztelu itzela da, daymio batentzako oso handia. Donjon dorre nagusiak bost solairu ditu eta 33 metrotako altuera. Hiru solairutako beste bi dorreri lotuta dago. Barneko harresiek 3.900 metrotako luzera dute eta 16 yagura (dorre). Inguruan 15 metrotako sakonera duen ur putzua dauka.

HistoriaAldatu

Arima leinua izan zen Shimabaran mendeetan agindu zuena eta hauek kristau bihurtu ziren. 1614an Tokugawatarrek kristautasuna debekatu zutenean jazarpenari ekin zioten. Arima naozumi agintetik kendu eta Matsukura Shigemasa ezarri zuten agintari. Honek gogortu egin zuen kristauen jazarpena eta exekuzio masiboak ere egin zituen. Hori gutxi balitz 1618 eta 1624 artean zergak nabarmen handitu zituen Shimabarako gaztelua egiteko.

1637ko kristauen matxinadan gaztelua ez zen kaltetua izan kristauek eskuratu zutenean eta Kōriki leinua bihurtu zen jabe berria harik eta 1668an kristauak garaitu eta berriz ere Matsudaira leinuak eskuratu zuen arte.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1876an dorre nagusia eraitsia izan zen. Gazteluaren lurrei beste erabilpen batzuk eman zitzaizkien, eskola ere izan zen.

1960 eta 1972 artean hainbat berreraikuntza lan egin ziren. 1964an esate baterako dorre nagusia altxatu zuten berriz. Gaur egun kristauen kultura erakusten duen museo bihurtuta dago. 1980an Seibo Kitamuraren omenezko museoa ere inauguratu zen. 2006an japoniako 100 gaztelu ederrenen zerrendan sartu zuten.

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu