Nafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatearen egoitza edo eraikin nagusia. | |
Akronimoa | UNAV |
---|---|
Ezarpena | 1952ko urriaren 17a |
Mota | pribatua |
Errektorea | Alfonso Sánchez-Tabernero |
Errektoreordea | Javier Echevarría Rodríguez |
Kantzilerra | Ramón Herrando Prat de la Riba monsinorea |
Irakasleak | 900 |
AZP | 669 |
Ikasleak | 11.180 |
Graduondoa | 1.581 |
Kokapena | Unibertsitate Kanpusa 31080, Iruñea Nafarroa Euskal Herria |
Webgunea | www.unav.edu |
Nafarroako Unibertsitatea egoitza nagusia Iruñean (Nafarroa) duen unibertsitate pribatu bat da, izaera katoliko nabarmena duena. Bertan, 42 titulazio ofizial ikas daitezke. 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Unibertsitatean 828 lanaldi osoko irakasle eta 1.049 zerbitzu-langile zeuden. 9.188 ikasle gradu-ikasketetan matrikulatuta zeuden. 4.302 gradu-ondoko ikasle zeuden. Alfonso Sánchez-Tabernero da bertako errektorea. Nafarroako Klinika Unibertsitarioa ere bere baitan hartzen du, urtean 150.000 gaixori harrera egiten diona. Madril eta Bartzelonan, negozio eskolak ditu eta Donostian, Ingeniaritzako Goi Eskola.
Historia
aldatu1952ean sortu zuen Jose Maria Escriva de Balaguer-ek, Opus Dei-ko sortzailea, Escuela de Derecho izeneko ikastetxea abian jarriz Iruñean. Gerora, Iruñean bertan, Filosofia eta Letretako Fakultatea sortuko zen eta 1958 urtean IESE enpresaritzarako ikastetxea Bartzelonan. 1960 urtean eman zion Aulki Santuak unibertsitate izaera.
Nafarroako Unibertsitatea eta euskara
aldatuNafarroako Unibertsitateak eskaintzen dituen tituluen artean Euskal Ikasketen Diploma izenekoa dago, euskara, historia eta Nafarroako zuzenbideari buruzko gaiak jorratzen dituena. 1963. urtean sortu zen[1] Nafarroako Unibertsitatean euskal etnografia eta euskal kultura, euskalkien gaia lantzen zuen katedra. Oskillaso eta Jose Migel Barandiaran irakasle izan zirelarik[2]. Bertako irakasgaien artean, Nafarroako historia eta arteri buruzko irakasgaiak ugari dira, Euskal Herriari buruzko erreferentzia oro bazterturik dagoela. Halaber, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra ere badago unibertsitatean eta euskal kultura bultzatzen duen Abarrots Euskara Taldea ere bai.[3]
Ikasketak
aldatu- Arkitektura
- Ekonomia eta Enpresa
- Farmazia
- Farmazia
- Filosofia
- Komunikazioa
- Medikuntza
- Teologia
- Zientziak
- Zuzenbidea
- Zuzenbide Kanonikoa
Fakultateak
aldatuMuseoa
aldatu2015eko urtarrilaren 22an unibertsitate honetako campusean Nafarroako Unibertsitatea Museoa inauguratu zen, Rafael Moneo nafar arkitektoak diseinatua.
Garraioa
aldatuAuzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Nafarroako Unibertsitatea | |||
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedra. Aurkezpena.. (Noiz kontsultatua: 2018-09-11).
- ↑ Ana Echaide Itarte: Euskal hizkuntza eta kultura katedraren ibilbidea. Recorrido histórico de la cátedra de lengua y cultura vasca de la Univ. de Navarra.
- ↑ Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra, Nafarroako Unibertsitatea. 2010-01-17.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Nafarroako Unibertsitatea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra