Myung-whun Txung
Myung-whun Txung (Seul, 1953ko urtarrilaren 22a) korear pianista eta orkestra-zuzendaria da. Hego Korean jaioa den arren, Estatu Batuetako Juilliard Musika Eskola ospetsuan egin zituen pianoko eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak. 1974an, Moskuko Txaikovski Piano Lehiaketako bigarren saria irabazi zuen. Hirukotean jo izan du, bi arrebarekin batera —bata biolin-jotzailea, txelo-jotzailea bestea eta Txung pianoan—. 1978tik 1981era, Los Angelesko Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzailea izan zen, Carlo Maria Giuliniren aginduetara. Alemaniako Saarland Radio Orchestrako musika-zuzendaria izan zen gero, eta baita Florentziako Teatro Communaleko zuzendari gonbidatua ere. 1989an, Florentziako Toscanini saria eman zioten, eta, urte berean, Parisko Bastilleko Operako zuzendaritzan Daniel Barenboim ordezkatzeko izendatu zuten. Handik hilabete gutxira, orkestra-zuzendari izan zen Frantziako Iraultzaren berrehungarren urteurreneko ospakizunetan, eta oso kritika onak jaso zituen, bai entzuleen eta adituen aldetik, bai musikarien aldetik.
Myung-whun Txung | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | 정명훈, 鄭明勳 | ||
Jaiotza | Busan, 1953ko urtarrilaren 22a (71 urte) | ||
Herrialdea | Hego Korea | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Juilliard School (en) Mannes College The New School for Music (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | orkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta musika-zuzendaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | musika klasikoa | ||
Musika instrumentua | pianoa | ||
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) ECM Records (en) | ||
- Hau korear izena da, abizena Txung du.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Hego Koreako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |