Mycena renati Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio, haragi gutxi duelako eta usaina ere berezia duelako.

Mycena renati
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena renati
Quél., 1886
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Mycena flavipes.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo kanpai-itxurakoa, gehiago edo gutxiago zabalduta. Arrosa koloreko azala ilunagoa edo argiagoa eta gardentasunez ildaskatua. Ertza gainerakoa, baino gehiago ildaskatua.

Orriak: Zabal, orritxoekin, itsatsiak edo eskotatuak, sabeldunak, zurixkak edo pixka bat arrosak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Mehea, fistulosoa, ezti kolorekoa edo horixka arrosakara.

Haragia: Mehea, kapelan zurixka eta horixka oinean. Nitroso usainekoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator. "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe, eta malguari egiten dio erreferentzia. Flavipes epitetoak horia esan nahi du. Oinaren koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Mycena rosella delakoarekin nahas daiteke, hau koniferoen azpian hazten da. Mycena inclinata espeziearekin ere bai, honek zahar usaina du, xaboia edo argizari zaharra gogorarazten duena.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberritik udazkenera. Espezie honek hostozabalen egurrean faszikulatua irteten du, batez ere Fagus eta Quercus zuhaitzetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa osoa.[6]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 270 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 283 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 268 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 303 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Mycena renati: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu