Mycena pseudopicta Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Mycena pseudopicta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena pseudopicta
Kühner, 1938

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 1,8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdia apur bat deprimitua, luze ildaskatua, arre-grisaxka kolorekoa.

Orriak: Oso dekurrenteak, zuri-grisaxkak, orrien arteko zainekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Arre argi kolorekoa, leuna. ez oso hauskorra, 6 cm arteko luzerakoa.

Haragia: Gutxi eta usaingabea.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du balio gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Itxuragatik, nahas daiteke Omphalias edo Hygrocybe batzuekin, hauengatik, esporengatik bereizten da, orrien bilbeagatik eta oinagatik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, zelaietako belarretan

Banaketa eremua

aldatu

Europan, batez ere Alpetan, karpatoetan eta Ural mendietan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 263 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu