Mutiloagoiti
- Artikulu hau Arangurengo herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».
Mutiloagoiti Aranguren udalerriko kontzejua zen. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2.821 biztanle zituen. 2010eko ekainaren 4an udalaren erabaki baten ondorioz, Mutiloagoiti, Mutiloabeitirekin batu zen, Mutiloa kontzeju berria osatuz.
Mutiloagoiti | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Aranguren |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31192 |
Herritarra | mutiloar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°47′56″N 1°37′02″W / 42.798888888889°N 1.6172222222222°W |
Garaiera | 456 m |
Demografia | |
Biztanleria | 2.821 (2010) |
Inguru naturala eta kokapena
aldatuMutiloagoiti Arangurengo udalerriaren iparraldean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean, eta hiriko PA-30 ingurabide autobidearen mendebaldean. Kontzejuak Mendillorrirekin egiten du muga iparraldean, eta Mutiloabeitirekin hegoaldean.
Mutiloabeitin gertatu ez bezala, Mutiloagoitiko herri zaharraren arrasto gutxi mantendu dira, eta kontzejuko eraikin gehienak berriak dira. Orokorrean dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi. Etxebizitzez gain, Mutiloagoitin industrialde txiki bat dago, autobidearen ondoan 2000ko hamarkadatik aurrera garaturikoa.
Mutiloabeiti eta Mutiloagoiti bitartean ehundaka etxebizitza berri eraikitzea aurrikusten da ("Mutiloabitarte" izeneko proiektuaren bidez), eta azkenik bi kontzejuak elkarturik geratu ziren.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.427 | 1.479 | 1.623 | 1.837 | 1.946 | 2.045 | 2.097 | 2.281 | 2.462 | 2.669 | 2.821 |
Ondarea
aldatuSan Saturnino parrokia, Erdi Aroan eraiki zela uste den harrizko eraikina da. Dena den, elizaren gaur egungo egitura XVI. mende eta XVII. mendeen artean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorio da.
Garraioa
aldatuAuzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Mutiloagoiti | |||||
|
|
Jaiak eta ospakizunak
aldatuMutiloagoitiko jaiak maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen dira, maiatzaren 21aren inguruan betiere.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |