Artikulu hau Mutiloabeiti eta Mutiloagoitiren arteko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».

Mutiloabitarte (gaztelaniaz: Entremutilvas), Aranguren haraneko Mutiloagoiti eta Mutiloabeiti kontzejuen arteko gunea izendatzeko erabilitako izena da. Bertan auzo berria eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zen 2008an eta eraikuntza lanak hurrengo urtean hasi ziren.

Egitasmoa

aldatu

Egitasmoaren arabera 1.600 etxebizitza berri eraikiko dira Mutiloagoiti eta Mutiloabeitiko kontzejuak batzeko asmoarekin. Auzo berria dentsitate txikikoa izango da eta txaleta eta 2-3 solairuko etxebizitzak izango dira. Horrez gain, Arangurengo udalak, udaletxe berria eraikiko du bateraturiko gunearen udaletxe moduan erabiltzeko.

2008ko abenduan Nafarroako gobernuak Arangurengo Mugarteako gunean 1.000 etxebizitza gehiago eraikitzeko konbenioa sinatu zuen, auzune berri hau Mutiloagoiti eta Mendillorri bitartean kokatuko da. Lehen etxebizitzak 2012. urtean amaituko dira, eta eraikiko diren bizitokien %70a babes-ofizialekoak izango dira.dira.[1]

Garraioa

aldatu

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu