Mutiko baserritar baten oroitzapenak

Mutiko baserritar baten oroitzapenak (galizieraz: Memorias dun neno labrego) 1961eko urtarrilaren 5ean Argentinan Xosé Neira Vilas galiziar idazleak argitaratutako idazlan bat da, 1961ean argitaratua. Galiziar baserri giroa mutiko baten ikuspuntutik burututako kontakizuna da, baserri giroko mundu mugatu eta mugatzailearen esparruan bizi den mutiko baten pasadizu eta gertaldiak, umearen ikuspegiaren galbahetik igarota. Galizierazko literaturako idazlan irakurrienetako bat da[1], 2015ean jada 600.000 aletik gora salduak zituen[2]. Galizieraz mintzatzen diren neska-mutil guztiei eskeinia dago.

Mutiko baserritar baten oroitzapenak
Datuak
IdazleaXosé Neira Vilas (1961)
Argitaratze-data1961
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaMemorias dun neno labrego
HizkuntzaGaliziera
Herrialdea Galizia
ISBN978-84-8485-253-7 ISBN 978-84-8485-253-7
Euskaraz
IzenburuaMutiko baserritar baten oroitzapenak
ItzultzaileaAndrés Urrutia Badiola
Argitaratze-data1988
ISBN84-86833-02-7

Eleberria honela hasten da:

« Eu son Balbino. Un rapaz de aldea. Coma quen dis, un ninguén. E ademais, pobre.
Ni Balbino naiz. Baserritar mutikoa. Esan ohi den legez, hutsaren hurrengoa. Eta gainera, txiroa.
»

Itzulpenak aldatu

Liburua hizkuntz hauetara osoki itzulia eta argitaratua dago: alemanez (Tagebuch einer Kindheit in Galicien, 1984; Gudrun Hohl), asturieraz (Memories d'un nenu llabriegu, 1996; Xandru Fernández), katalanez (Memòries d'un nen de pagès, 1985; Marc Ferrer i Cuixart), euskaraz (Mutiko baserritar baten oroitzapenak, 1988; Andres Urrutia Badiola), portugesez (Memórias de un pequeno camponés, 1977; José Viale Moutinho), gaztelaniaz (Memorias de un niño campesino, 1963; idazle berberak itzulia), ingelesez (Memoirs Of A Peasant Boy, 2007; Camilo Ogando) eta esperantoz (Memoraĵoj de kampara knabo, 2017; Suso Moinhos).

Erreferentziak aldatu

  1. «Xosé Neira Vilas idazlea zendu da». Praza Pública, 2015-11-27.
  2. ««Memorias dun neno labrego» chega á súa edición número 35». La Voz de Galicia, 2015eko uztailaren 22a.

Kanpo estekak aldatu