Mukiziza horzduna (Pseudohydnum gelatinosum) Exidiaceae familiako onddo bat da.[1]

Mukiziza horzduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaTremellomycetes
OrdenaTremellales
FamiliaExidiaceae
GeneroaPseudohydnum
Espeziea Pseudohydnum gelatinosum
P.Karst., 1868
Mikologia
 
himenio tolestua
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gordinik jan daiteke, entsaladan. Kalitate eskasa du, erretxinaren zaporea.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran zurixka, gris zurbila, urdin-grisaxka, ondoren normalean arre-grisa, papila zeharrargi txiki tenteekin.

Orratzak: Zeharrargiak, bigunak, laburrak, konikoak, zuriak isla hori-urdinxkekin.

Hanka: Ia hankagabea, laburra, lodia, alboan, zurixka.

Haragia: Zuri horixka, erabat gelatinakara, nahiko lodia, zeharrargitsura.[2]

Etimologia: Pseudohyndum terminoa grekotik dator, faltsua, engainagarria, itxuraz antzekoa, esan nahi duen "pseudes" hitzetik eta Hydnum generorik. Hau da Hydnum baten antzekoa. Gelatinosum epitetoa berriz latinetik dator, gelatinakara delako.

Jangarritasuna aldatu

Gordinik jan daiteke, baina kalitate txarrekoa da, erretxinaren zaporea du.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Bere habitata eta ezaugarri bereziak direla eta, ia ezinezkoa da beste espezie batekin nahastea. Hala ere, Pseudohydnum gelatinosum bi forma daude: forma arrea eta forma zuria; lehenengoak kolore arreko kapela du eta bigarrenak zeharrargia, kapela zurixka eta glauko distirak dituena.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieran, udazkenean eta neguan nahiko ohikoa, motzondo usteletan eta koniferoen hondarretan, batez ere pinuetan eta izeietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Asia, Amerika, Madagaskar, Ozeania,.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 665 or. ISBN 84-404-0530-8...
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 500 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 607 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 95 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu