Msabbaha (arabieraz: مسبحة‎) edo mashausha[1], Ekialde Hurbilean hain zabaldua dagoen hummus ezagunaren aldaera bat da, Libano eta Palestinakoa. Galilean mashausha ere esaten diote.

Msabbaha
janari
Materialaktahinia
Osagaiaktxitxirioa eta tahinia

Osagaiak aldatu

Msabbaharen eta hummusaren arteko desberdintasun nagusia testura da[2]. Hummusean ez bezala, garbantzuak ez dira txikitzen, osorik uzten dira, baina, hummusa bezala, pita ogi freskoarekin jaten da[3].

Plateraren oinarria balila da: garbantzuak uretan egosita, kumino, perrexil xehatu eta limoi-zukuarekin. Batzuetan pinazi frijituak ere botatzen dira balila horretan. Beste osagai batzuk tahini eta baratxuri xehatua dira.

Damaskoko aldaera batean, garbantzuak eta tahini gurin urtuarekin, granada edo limoi-zukuarekin eta pistatxo edo pinaziekin nahasten dira[4]. Libanon, masabaha edo mashawsha esaten zaio horri, eta saltsa minarekin zerbitza daiteke beste jaki batzuekin batera. Ontziratuta ere saltzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Marks, Gil. (2010). Encyclopedia of Jewish Food. Wiley ISBN 9780470943540..
  2. (Ingelesez) Bergum, Vidar. (2021-02-18). «Msabbaha – Middle Eastern style warm chickpeas with tahini sauce» A kitchen in Istanbul (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Pan de pita y msabbaha, el hummus de invierno» El Amasadero 2021-02-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. (Ingelesez) Grehan, James P.. (2011-07-01). Everyday Life and Consumer Culture in Eighteenth-Century Damascus. University of Washington Press ISBN 978-0-295-80163-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.