Morchella esculenta
Morchella esculenta karraspinen familiako onddo bat da. Munduan gehien ezagutzen den perretxikoetako bat da; Euskal Herrian, berriz, beste perretxiko batzuk ospe gehiago dute.
Morchella esculenta | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae (en) ![]() | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella esculenta | |||||||||||||||||||||||||||
Datu orokorrak | ||||||||||||||||||||||||||||
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak |
common morel (en) ![]() | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
DeskribapenaAldatu
Espezie honen perretxikoak belaki gris trinko baten itxura du hasieran, eta hazi ondoren, irtenune eta sakonune askoko gainazal irregularra duen belaki horixka baten eitea hartzen du. Txapel horren tamaina 2-7 zentimetrokoa da zabaleran eta 210 zentimetro luzeran.
Hanka luze zuria izan ohi du. Bere luzera 2-9 zentimetro ingurukoa da.
EkologiaAldatu
Udaberrian hazten da, askotan ibaiertzetan, lizarren edo zumaren alboan.[1] Beste mota batzuetako basoetan, lorategietan eta, zenbaitetan, erre berri diren tokietan ere agertzen da.
ErabilerakAldatu
Perretxiko hau jangarria da, ongi egosten bada. Gordinik, toxikoa da.
GaleriaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Morchella esculenta. Fungipedia Noiz kontsultatua: 2018-04-05.