Moonlight (2016ko filma)
Moonlight (euskaraz Ilargi Argia) 2016ko Barry Jenkins estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Tarell Alvin McCraney antzerkigilearen In Moonlight Black Boys Look Blue ("Ilargi Argitan Mutil Beltzek Urdin/Triste Dirudite") antzezlanean oinarritua dago. Trevante Rhodes, André Holland, Janelle Monáe, Ashton Sanders, Jharrel Jerome, Naomie Harris eta Mahershala Ali aktoreek antzeztu zuten.
Bost Urrezko Globo Sarien izendapenak jaso eta azkenean Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama irabazi zuen. Oscarretan, zortzi izendapen eta hiru sari lortu zituen, nabarmenki Film onenaren Oscar Saria.
Argumentua aldatu
Chiron (Trevante Rhodes/Ashton Sanders/Alex Hibbert) Miamiko gazte afroamerikar bat da. Hiriko auzunetako droga kartelen gerra gertatzen ari den bitartean bere homosexualitatea ezagutzen hasiko da.
Aktoreak aldatu
- Trevante Rhodes: Chiron / "Black"
- Ashton Sanders: Chiron nerabea
- Alex Hibbert: Chiron haurra / "Little"
- André Holland: Kevin
- Jharrel Jerome: Kevin nerabea
- Jaden Piner: Kevin haurra
- Janelle Monáe: Teresa
- Naomie Harris: Paula
- Mahershala Ali: Juan
- Patrick Decile: Terrel
Kanpo estekak aldatu
- Moonlight filmaren iragarkia ikusgai. youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai