Monsieur Verdoux
Monsieur Verdoux (euskaraz Verdoux jauna), 1947ko Charles Chaplin britainiar zinema zuzendari eta aktorearen komedia beltzeko film bat da. Henri Désiré Landru frantziar serieko hiltzalean oinarritua dago, eta filmaren istorio edo kontakizunaren kredituen arabera Orson Wellesi otu omen zitzaion. Chaplinez gain, Martha Raye, William Frawley eta Marilyn Nash aktoreek antzeztu zuten.
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Charles Chaplin).
Argumentua aldatu
Henri Verdoux (Charlie Chaplin) bi bizimodu daramatzan gizasemea da. Alde batetik, gizon ezkondua, itxuraz arduratsua eta seme baten aita, baina bestalde, beste nortasun batzuetan ezkutatuz, gizon gonazalea da, emakume alargun aberatsak seduzitu eta haiekin ezkondu ondoren beren dirutzez jabetzeko erailtzen dituen hiltzaile hotz, kalkulatzaile eta gupidagabea.
Aktoreak aldatu
- Charlie Chaplin: Henri Verdoux jauna. Beste ezizenak:
- Varnay jauna
- Bonheur jauna
- Floray jauna
- Mady Correll: Mona Verdoux
- Allison Roddan: Peter Verdoux
- Robert Lewis: Maurice Bottello
- Audrey Betz: Martha Bottello
Andereak:
- Martha Raye: Annabella Bonheur
- Ada-May: Annette
- Isobel Elsom: Marie Grosnay
- Marjorie Bennett: Bere neskamea
- Helene Heigh: Yvonne
- Margaret Hoffman: Lydia Floray
- Marilyn Nash: Neska
Couvais familia:
- Irving Bacon: Pierre Couvais
- Edwin Mills: Jean Couvais
- Virginia Brissac: Carlotta Couvais
- Almira Sessions: Lena Couvais
- Eula Morgan: Phoebe Couvais
Legea:
- Bernard J. Nedell: Polizia prefektua
- Charles Evans: Morrow detektibea
Bestelakoak:
- Lois Conklin: Lore saltzailea
- Christine Ell: Louise
- William Frawley: Jean La Salle
- John Harmon: Joe Darwin
- Arthur Hohl: Estatu agentea
- Fritz Leiber: Aita Fareaux
- Vera Marshe: Vicki Darwin andrea
- Barbara Slater: Lore saltzailea
Krediturik gabe:
- Joseph Crehan: Brokerra
- Cyril Delevanti: Postaria
- Frank Reicher: Medikua
- Addison Richards: Bankaria
- C. Montague Shaw: Mortgage bankaria
- Pierre Watkin: Espetxeko ofiziala
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)