Mononukleosi infekzioso
Mononukleosi infekziosoa (musuaren gaixotasuna izenez ere ezagutua) gaixotasun kutsakorra da, jatorri birikoa duena. Epstein-Barr birusak (EBB) sortzen du, Zitomegalobirusen taldeko birusek ere sor dezakete eta kasu gutxi batzuetan baitaToxoplasma gondii protozooak ere.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Mononukleosi infekzioso | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Epstein–Barr virus infection (en) , cytomegaloviral disease (en) , gaixotasun biriko kutsakorra angina (en) |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Epstein-Barr birus Human betaherpesvirus 5 |
Sintoma(k) | sukarra, adenopatia, hepatomegalia, esplenomegalia, Amigdalitisa, Leukozitosia, Linfozitosia, Negela enlargement of lymph nodes (en) |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura, haemocontact transmission of pathogen (en) placental transmission (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Hemograma, odol-analisi, Polimerasaren kate-erreakzioa ELISA |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | B27.0, B27.9 eta B27 |
GNS-9-MK | 075 |
GNS-10 | B27.027.0 |
GNS-9 | 075075 |
DiseasesDB | 4387 |
MedlinePlus | 000591 |
eMedicine | 000591 |
MeSH | D007244 |
Disease Ontology ID | DOID:8568 |
Gazteengan agertzen da gehienbat, eta sintomak sukarra, faringitisa edo eztarriko mina, gongoil linfatikoen inflamazioa eta neke handia izaten dira.
Historia
aldatuMononukleosi terminoa 1920. urtean sortu zen, sukarra, linfadenomegalia, nekea eta linfozitosia sintomak zituen sindromea sei pazientetan agertzean. Gero, 1968. urtean Henlek sindrome mononukleosidoen (antigorputz heterofiloen laguntzarekin agertuak) agente etiologikoa Epstein-Barr birusa (EBB) zela egiaztatu zuen.
Gaitzaren kausarik ohikoena EBB agentea da, Afrikako Burkitten linfoma ere eragiten duena. Datu batzuek EBB eta Hodgkinen gaixotasunaren artean lotura dagoela ere pentsarazten dute. Honez gain, EBBa lepo uterinoaren minbiziaren koeragilea izan daiteke.
Etiologia
aldatuGaitz honen eragile nagusia Herpesbirusen taldeko birus bat da, Epstein-Barr birusa, hain zuzen. Herpesbirusek DNA dute material genetiko gisa, eta simetria ikosaedriko duen kapsidea.
Mononukleosi infekziosoa sortzeaz gain, birus honek beste patologia larriak ere eragiten ditu: Burkitten linfoma (B linfozitoen minbizia) eta kartzinoma nasofaringeoa, besteak beste.
Infekzioa
aldatuEpstein-Barr birusak sintomarik gabeko infekzioak eragiten ditu sarritan. Pertsona osasuntsu askotan birus honen aurkako antigorputzak aurkitu dira, infektatuak izan diren seinalea, nahiz eta gaitzik ez garatu.
Pertsonen arteko ohiko kutsapena listuaren bidez gertatzen da. Hortik datorkio izena gaitzari ("musuaren gaixotasuna"). Gaixoak kanporatzen dituen txistu-tanten bidez ere gauza daiteke kutsapena, hitz egiterakoan edo eztula edo doministiku egiterakoan, esaterako. Birusez kutsatutako objektuak ere (fomiteak) gaitzaren iturburua izan daitezke.
Birusak faringeko zelula epitelialak kaltetzen ditu hasieran, baina gero B linfozitoak ere. B linfozitoen genomari eragiten dio, linfozitoen ugalketa prozesua azkartuz. Horren ondorioz B linfozitoen kontrolik gabeko hazkuntza burutzen da, gongoil linfatikoen hantura eta gaitzaren sintomatologia nagusia sortzen duena.
Sintoma klinikoak
aldatuGaitzaren inkubazio epea 4-8 aste bitartekoa da. Pertsona askotan birusaren infekzioak ez du sintomarik sortzen.
Sintomak agertzen direnean hauek dira ohikoenak: sukarra, amigdalitisa, gongoil linfatikoen hantura eta neke handia (astenia). Batzuetan larruazaleko erupzioa ere agertzen da.
Sintomei dagokionez mononukleosi infekziosoa amigdalitis edo faringitis batekin konfunditu daiteke lehenengo egunetan. Odol-analisiak, baina, gaitz honen berezko ezaugarria erakusten du: linfozitoen gehiegizko kopurua, hain zuzen ere.
Gibelaren eta barearen hantura sarritan gertatzen da. Gaixo immunogutxituengan infekzioa kronikoa bihur daiteke, kalte neurologikoak ere agertuz.
Tratamendua
aldatuEz dago tratamendu berezirik. Kasu gehienetan gaitza berez sendatzen da, 3-4 asteetan. Atseden hartzea gomendatzen da beti.
Gaitzaren ondorengo batzuei aurre egiteko kortikoideak erabil daitezke.
Botika antibiralak kasu gutxi batzuetan besterik ez dira ematen.