Burkitten linfoma

sistema linfatikoko minbizi mota

Burkitten linfoma[1] sistema linfatikokoB linfozitoei lotua batez ere — minbizi modu arraro bat da, nagusiki gazteei eragiten diena. Erdialdeko Afrikan maizago deskribatu dute, nahiz eta munduko beste eremu batzuetan ere hala izan den. Badirudi Afrikan ikusitako forma Epstein-Barr birusaren infekzioarekin lotuta dagoela, mekanismo patogenikoa ezezaguna den arren.[2] Eponimoa Denis Parsons Burkitt kirurgialariarengandik dator, zeinak, Afrika ekuatorialean lan egiten ari zela, 1956an deskribatu baitzuen gaixotasuna.[3]

Burkitten linfoma
Deskribapena
Motamature B-cell neoplasm (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateahematologia
Arrazoia(k)Epstein–Barr virus infection (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Honen izena daramaDenis Parsons Burkitt (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak(RS)-cyclophosphamide (en) Itzuli eta (RS)-cyclophosphamide (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC83.70 eta C83.7
GNS-9-MK200.2
GNS-10C83.783.7 eta C91.8
GNS-9200.2200.2
O-GNS:9687/3 eta 9826/3
OMIM113970
DiseasesDB1784
MedlinePlus001308
eMedicine001308
MeSHD002051
Disease Ontology IDDOID:8584
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Burkitten linfoma Myc geneari eragiten dion translokazio kromosomiko ezaugarri batetik dator. Translokazio kromosomikoak kromosoma hautsi egin denez, beste zati kromosomiko batzuekin lotzea ahalbidetzen duela esan nahi du. Burkitten linfoman 8 kromosomari eragiten dio (Myc genearen locus), eta horrek Myc genearen adierazpen-eredua aldatzen du, zelulen hazkuntzan eta ugalketan duen kontrol-funtzio naturala aldatuz. Aldaerarik ohikoenak 8. kromosomatik 14. kromosomara —t(8;14)(q24;q32)—[2] translokazioa eragiten du. Aldaera batzuek, berriz, beste kromosoma batzuetara translokazioak egiten dituzte—t(2;8)(p12;q24) eta t(8;22)(q24;q11)—. Hiru kromosomen arteko translokazio bat ere— t(8;14;18)— identifikatu dute.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015], [Gaixotasunak Hiztegia] [2015], [Hiesa Hiztegia] [2016] eta [Immunologia Hiztegia] [2021]
  2. a b (Gaztelaniaz) Manifestaciones clínicas, tratamiento y pronóstico de las distintas neoplasias linfoides malignas. in: Harrison Principios de Medicina Interna. (16. argitaraldia) McGraw-Hill.
  3. (Ingelesez) Burkitt, D. (1958). «A sarcoma involving the jaws in African children» The British journal of surgery 46 (197): 218–23.  doi:10.1002/bjs.18004619704. PMID 13628987..
  4. Liu D, Shimonov J, Primanneni S, Lai Y, Ahmed T, Seiter K. (2007). «t(8;14;18): a 3-way chromosome translocation in two patients with Burkitt's lymphoma/leukemia» Mol. Cancer 6: 35.  doi:10.1186/1476-4598-6-35. PMID 17547754..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.