Igeriketa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan
Parisko 2024ko Udako Olinpiar Jokoetako igeriketa lehiaketak 2024ko uztailaren 27tik abuztuaren 9ra egingo dira. Igerilekuko ekitaldiak (uztailaren 27tik abuztuaren 4ra) Parisko La Défense estadioan izango dira, bi egunez maratoi igeriketa (abuztuaren 8tik 9ra), Alexandro III.a zubian, Sena ibaian.[1][2]
Igeriketa 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
Mota | kirol diziplina olinpiko |
Honen parte da | 2024ko Udako Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 2024ko uztailaren 27a - 2024ko abuztuaren 9a |
Data | 2024 |
← 2020
| |
Kokaleku | Paris La Défense Arena Seine in Paris (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Kirola | igeriketa |
Polemikak Txinako igerilarien inguruan
aldatu2024ko apirilean albistea zabaldu zuen AEBetako The New York Times egunkariak Txinako igerilarien taldeko 23 kidek dopin positiboa eman zutela jakinarazi zuen. Trimetazidina (TMZ) izan omen zen gai debekatua, eta Tokioko Jokoak baino lehenago gertatu omen zen kasua. Txinak azalpenak eman zizkion bere garaian Munduko Anti-Dopin Agentziari (WADA), jandako zerbaiten ondorioak agertu zirela analisietan, eta WADAk ontzat eman zuen azalpena, kontua horretan geratu zelarik.
Nolanahi ere, 2024an zehar Txinako igerilariek beste inongo herrialdeetakoek baino kontrol gehiago izan zituztela jakinarazi zen. Igerilari bakoitzeko 21 test, kopuru ertain gisa, eta kasu guztietan emaitza negatiboekin.[3]
New York Timesen aipatutako 23an artean zegoen Zhang Yifei emakumezko igerilaria, tximeleta probetan berezitua eta Tokion bi urre irabazitakoa. Parisen ez zuen urrerik lortu, baina bai brontzezko hiru domina lortu zituen banakako probetan (50 m estilo librea, 100 m tximeleta eta 200 m tximeleta), eta erreleboetan zilar bat (4x100 m medley mistoa) eta beste bi brontze (4x100 m estilo librea eta 4x100 medley emakunezkoena). Urrerik gabe, baina Parisko banakako kirolari guztien artean domina gehien, sei, izan zen Zhang.
Pan Zhanle gizonezkoen estilo libreko igerilari txinatarra ere polemiketan nahastua egon zen, nahiz eta ez zen aipatua izan 23koen zerrenda hartan. Panek urrea irabazi zuen 100 metroko estilo librean. 46,40 segundoko denborarekin, berak aurretik zuen munduko errekorra hautsiz. Bere garaipen marjina, 1,08 segundo bigarrenarekiko (Kyle Chalmers australiarra), handiena izan zen ekitaldi honetan 1928ko Olinpiar Jokoetatik, eta munduko errekorrean 0,40 segundoko hobekuntza izan zen halaber, 1976tik izandako jauzirik handiena.[4] Igeriketa proba hori irabazi ondoren, Panek esan zuen Chalmers zilar-irabazleak muzin egin ziola Pan agurtzera hurbildu zitzaionean. AEBetako taldeko Jack Alexyk ere berdin jokatu zuela gehitu zuen Panek. Entrenamenduetan Alexyk Panen entrenatzailea urez nahita eta destainaz zipriztindu zuela ere esan zuen.[5] Polemika areagotu zuen Chalmersen nagusiak, igerilari australiarren entrenatzaile Brett Hawkek, lortutako errekorra gizaki batentzat ezinezkoa zela esan baitzuen. Txinan indignazioa eragin zuten susmo eta adierazpenek.[6]
Panek berak esan zuen jasotako hitz okerrek eta aurkakotasunak pizgarri zirela beretzat ekiteko orduan.[7] Gainera, urrezko beste domina bat ere irabazi zuen, gizonezkoen 4x100 estilo desberdinetako erreleboan. Panen jardunak urrezko domina irabazten lagundu zion Txinako taldeari, 1960ko Olinpiar Jokoetan lehiaketa hau olinpiar programan sartu zutenetik lehen porrota izan zelarik hau AEBetako taldearentzat (salbu eta Mosku 1980koan, non AEBen boikota izan zen).[8] Laugarren igerilari gisa, gizonezkoen 100 m estilo librean inoizko tarteko luze bikoitz azkarrenarekin amaitu zuen Panek, 45.92 eginez. Aurretiazko marka Jason Lezakek zuen Pekin 2008an lortua, 46.06ko denbora, teknologiaz hornitutako bainujantzi osoak baimenduta egin ziren garaikoa.[8]
Egutegia
aldatuH | Sailkatzea | ½ | Finalerdia | F | Final |
Gizonak[9][10][11] | ||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Data → | Lar
27 |
Iga
28 |
A1
29 |
A2
30 |
A3
31 |
O1
1 |
O2
2 |
Lar
3 |
Iga
4 |
A1
5 |
A2
6 | |||||||||||
Proba ↓ | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A |
50 m askea | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
100 m askea | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m askea | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
400 m askea | H | F | ||||||||||||||||||||
800 m askea | H | F | ||||||||||||||||||||
1500 m askea | H | F | ||||||||||||||||||||
100 m bizkarra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m bizkarra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
100 m bularra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m bularra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
100 m tximeleta | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m tximeleta | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m bakarkako medleya | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
400 m bakarkako medleya | H | F | ||||||||||||||||||||
4 × 100 m aske erreleboak | H | F | ||||||||||||||||||||
4 × 200 m aske erreleboak | H | F | ||||||||||||||||||||
4 × 100 m medley erreleboak | H | F | ||||||||||||||||||||
10 km ur irekiak | F | |||||||||||||||||||||
Emakumeak[9][10][11] | ||||||||||||||||||||||
Data → | Lar
27 |
Iga
28 |
A1
29 |
A2
30 |
A3
31 |
O1
1 |
O2
2 |
Lar
3 |
Iga
4 |
A1
5 |
A2
6 | |||||||||||
Proba ↓ | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A |
50 m askea | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
100 m askea | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m askea | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
400 m askea | H | F | ||||||||||||||||||||
800 m askea | H | F | ||||||||||||||||||||
1500 m askea | H | F | ||||||||||||||||||||
100 m bizkarra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m bizkarra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
100 m bularra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m bularra | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
100 m tximeleta | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m tximeleta | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
200 m bakarkako medleya | H | ½ | F | |||||||||||||||||||
400 m bakarkako medleya | H | F | ||||||||||||||||||||
4 × 100 m askea erreleboak | H | F | ||||||||||||||||||||
4 × 200 m askea erreleboak | H | F | ||||||||||||||||||||
4 × 100 m medley erreleboak | H | F | ||||||||||||||||||||
10 km ur irekiak | F | |||||||||||||||||||||
Mistoak[9][10][11] | ||||||||||||||||||||||
Data → | Lar
27 |
Iga
28 |
A1
29 |
A2
30 |
A3
31 |
O1
1 |
O2
2 |
Lar
3 |
Iga
4 |
O1
1 |
O2
2 | |||||||||||
Proba ↓ | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A | G | A |
4 × 100 m medley erreleboak | H | F |
Dominak
aldatuHerrialdeka
aldatu* Nazio antolatzailea (Frantzia)
Rankinga | NOC | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Ameriketako Estatu Batuak | 8 | 13 | 7 | 28 |
2 | Australia | 7 | 9 | 3 | 19 |
3 | Frantzia* | 4 | 1 | 2 | 7 |
4 | Kanada | 3 | 2 | 3 | 8 |
5 | Hungaria | 3 | 1 | 1 | 5 |
6 | Txina | 2 | 3 | 7 | 12 |
7 | Italia | 2 | 1 | 3 | 6 |
8 | Suedia | 2 | 0 | 0 | 2 |
9 | Britainia Handia | 1 | 4 | 0 | 5 |
10 | Alemania | 1 | 1 | 1 | 3 |
11 | Hego Afrika | 1 | 1 | 0 | 2 |
12 | Herbehereak | 1 | 0 | 2 | 3 |
Irlanda | 1 | 0 | 2 | 3 | |
14 | Errumania | 1 | 0 | 1 | 2 |
15 | Grezia | 0 | 1 | 0 | 1 |
Japonia | 0 | 1 | 0 | 1 | |
17 | Hong Kong | 0 | 0 | 2 | 2 |
18 | Hego Korea | 0 | 0 | 1 | 1 |
Suitza | 0 | 0 | 1 | 1 | |
Guztira (19 NOC) | 37 | 38 | 36 | 111 |
Probaren arabera
aldatuGizonak
aldatuEmakumeak
aldatuProba mistoak
aldatuEvent | Urrea | Zilarra | Brontzea | |||
---|---|---|---|---|---|---|
4 × 100 m medley erreleboak |
Ameriketako Estatu Batuak Ryan Murphy (52.08) Nic Fink (58.29) Gretchen Walsh (55.18) Torri Huske (51.88) Regan Smith[b] Charlie Swanson[b] Caeleb Dressel[b] Abbey Weitzeil[b] |
3:37.43 WR | Txina Xu Jiayu (52.13) Qin Haiyang (57.82) Zhang Yufei (55.64) Yang Junxuan (51.96) Tang Qianting[b] Pan Zhanle[b] |
3:37.55 AS | Australia Kaylee McKeown (57.90) Joshua Yong (58.43) Matthew Temple (50.42) Mollie O'Callaghan (52.01) Iona Anderson[b] Zac Stubblety-Cook[b] Emma McKeon[b] Kyle Chalmers[b] |
3:38.76 OC |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Paris 2024 – Swimming. Paris 2024.
- ↑ Paris 2024 – Marathon Swimming. Paris 2024.
- ↑ (Ingelesez) Parry, Martin. (2024-08-05). «China shrugs off doping controversy to win 12 Olympic swimming medals» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ (Ingelesez) «Pan Zhanle of China breaks own world record to win Olympic gold medal in men's 100-meter freestyle» AP News 2024-07-31.
- ↑ Budgen, Shayne. (2024-08-01). «Paris Olympics: Kyle Chalmers' Chinese rival Pan Zhanle accuses the Aussie of a VERY unsportsmanlike act as storm erupts after world record win» www.msn.com (MSN) (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ (Ingelesez) Parry, Martin. (2024-08-05). «China shrugs off doping controversy to win 12 Olympic swimming medals» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ (Ingelesez) Bagchi, Sagnik. (2024-08-17). «Pan Zhanle Shuts ‘Humanly Impossible’ Doping Accusations as Swimming Controversy Haunts Paris Olympics Medalist» EssentiallySports (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
- ↑ a b (Ingelesez) «Swimming: China end US reign over men's 4x100 medley relay» Reuters 2024-08-04.
- ↑ a b c Rieder, David. (3 April 2022). Event Changes Likely as Paris 2024 Moves to Nine-Day Schedule of Finals. Swimming World Magazine.
- ↑ a b c Schedule – Paris 2024 Olympics. SwimSwam.
- ↑ a b c Overend, Riley. (25 July 2022). Paris 2024 Olympic Schedule Resolves Some Event Conflicts With New 9-Day Calendar. SwimSwam.
Kanpo estekak
aldatu