Mogol margolaritza Hindu margolaritza barruko estilo berezia da. Estilo hau Mogol Inperioaren garaian garatu zen, XVI. mendetik XIX. mendera arte. Batez ere, eta kasik bakarrik, miniaturetan eta liburu irudidunetan.[1]

XVII. mendeko Mogol margolan bat.

Teknika lan-taldetan lantzen zen, artista multzo batek ardurak desberdinak hartzen zituzten: erretratuak egitea, koloreak, konposizioa... Tutinama edo Loro baten ipuinak ipuin herritarra estiko honen lehen adibidea izan daiteke.

Gaiak aldatu

Mogol margolaritza barruan gai oso desberdinak aurki daitezke: erretratuak, gorteko eguneroko bizitzaren eszenak, ehiza eta basa-bizitzaren eszenak, guden ilustrazioak... Londresko Victoria and Albert Museumen horrelako lanen bilduma interesgarria ikus daiteke.

Historia aldatu

Akbar Inperioko Jahangir eta Shah Jahan erregealdietan garatu eta loratu zen mogol margolaritza. Humayun hil ondoren, Akbar-rek, bere semea, inperioko bi tailer martxan jarri zituen, bi maisuen agindupean. Lantegi horietan India osoko artistak jarri ziren lanean, gehienak musulmanak. Akbar-ek bere tailerren lananren jarraipena egiten zuen, orientazioak eta lehentasunak ezarriz. Enperadoreak sinkretismoaren aldeko joera zuen eta horrek Mahabharataren eta Ramayanaren pasarteen ugaritasuna edo Sādhuen presentzia argitzen du. Garai horretan, mogol estiloak errealismoaren eta abangoardiako naturalismoaren elementuekin hobetzen jarraitzen du, Farroukh Bek-en poesiarekin lotuta.

Europarrak iritsi zirenean, bereziki jesulagunak, miniaturazko artea oraindik ere eboluzionatzen ari zen. Mendebaldeko Bibliaek eta grabatuek bai formetan bai irakasgaietan mogol margolaritzan eragina izan zuten.

1605tik 1627ra Jahangir enperadorearen gobernua izan zen eta berak ere margolaritza hau bultzatu zuen. Marrazkiak finagoak bihurtu ziren eta koloreak ere arinagoak. Margolanek bere bizitzaren eszenak jasoko dituzte. Shah Jahan enperadorearekin, 1628tik 1658, erretratuak psikologikoki landuagoak ikusten dira baina margolanak poliki-poliki zurrunagoak eta hotzagoak bihurtzen dira.

Arte honen dekadentzia Aurangzeb enperadorearekin hasi zen. 1658tik 1707ra hinduismoaren tenplu asko itxi zituen eta baita ere inperioko tailera. Artistak, orduan, rajáen eta nawaben zerbitzura jarri ziren; bestela ere, tailer pribatuak ireki zituzten. Miniaturek maila aristokratikoa galtzen dute, ondorioz, eta irudi klasikoetan oinarrituta jarraitzen du aurrera. Hala ere, arte honek pizkunde labur bat izango zuen, Muhammad Shah (1719-1748) enperadorearen eskutik baina haren ondorengoaren agindupean, Shah Alam II.a (1759-1806), mogol margolaritzak ospea galdu zuen. Aldi berean, Europan miniatura indiarrak modan jartzen dira eta bilduma desberdinak antolatzen dira. Rembrandt margolaria aipatu daiteke margolaritza horretan interesaturik dauden pertsonen artean.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu