Mitra beltz
Mitra beltza (Helvella lacunosa) Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Mitra beltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Helvellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Helvella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Helvella lacunosa Afzel., 1783 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Toxikotasuna kentzeko, denbora luzez ur irakinetan murgildu behar da, egosteko ura xukatuz
Deskribapena aldatu
Kapela: 5 eta 10 cm arteko altuerakoa, normalean hiru lobulukoa eta oinaren gainean alderantzikatuta, eta ertza apur bat uhindua. Kolore arre-beltzaxkak kanpoaldetik (himenioa) eta zurixka-grisaxka barne aldetik.
Hanka: Zilindrikoa, barnehutsa, 3,5 eta 5 cm artekoa, zuri-grisaxka zikina edo kapelaren kolore berekoa, baina argiagoa, luzetara oso ildaskatua, eta barrunbe zabalak osatzen.[2]
Haragia: Mehea, apur bat elastikoa, baina hauskorra, usaingabea eta zaporegabea.
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Lacunosa epitetoa ere, latinetik dator, "lacuna" hitzetik, barrunbea esan nahi du. Oinaren barrunbeagatik.
Jangarritasuna aldatu
Egosi ondoren jangarria. Gordinik edo gutxi eginda toxikoak izan daitezke.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Helvella leucopus, oin zuri eta leunekoarekin. Helvella crispa, oin zimur eta zurikoarekin eta kapela zurixkakoa edo horixka-arrexkakoarekin. Helvella sulcata delakoak antz handiagoa du, baina bere koloreak, bai kapeluan bai oinean, beltzagoak dira.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean, basoetan eta bide ertzetan, lurzoru fin eta hareatsuetan.[5]
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Europa, Asia, Afrika, Erdialdeko Amerika.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 728 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 536 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 58 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 663 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..