Mirtis Antedonekoa

poeta greziarra

Mirtis Antedonekoa (K. a. VI. Mendea) poeta greziarra izan zen eta, ustez, Tebasko Pindaro eta Tanagrako Korinaren irakaslea. Beozian sortu ziren poeta lirikoen artean goiztiarrena izan zela uste dute adituek. Antedon bertako herri txiki bat zen, Atika ipar-mendebaldearekin lotzen zuena). [1]

Mirtis Antedonekoa
Bizitza
JaiotzaBeozia, K.a. 500
Heriotzaezezaguna (2522/2523 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Obra aldatu

Mirtisen poesia guztia galdu egin da eta Plutarkok parafraseatzen duena ezagutzen da soilik. [1] [2] Berak Mirtis aipatzen du kontakizun baten iturri bezala: zergatik debekatu zitzaien emakumeei tente egotea Eunosto heroiari Tanagra hirian eskainitako baso sakratu batean. Mirtisen olerkiaren arabera, Eunostok errefusatu zuen Okna izeneko emakume bat, bere lehengusina. Haserre maite ez zuelako, bere anaiei esan zien Eunostok bortxatu egin zuela, eta ondoren hil egin zuten. Oknak, anaien errukiaren eske, gezurra aitortu zien; erbesteratu zen eta bere buruaz beste egin zuen labar batetik salto egin ondoren. [3][4][5]

Sudaren arabera, Antipaterrek Mirtisi "soinu gozoa" deitzen zion eta Korinak "ahots garbi". [6] Antipaterrek bederatzi poetek osatutako kanonean sartu zuen. [7] Korinak kritikatu zuen Mirtis Pindarorekin lehiatzen ausartu zelako: [1]

Eta nik neuk Mirtis melodiatsua gaitzesten dut, emakumea izanik Pindarorekin lehian hasi baitzen. (Korina)

Polemika eta lehia hori gizarte arkaikoetan zegoen bizitasun seinale gisa interpretatu izan da, fikziozkoak edo benetakoak izan. Izan ere, Homeroren eta Hesiodoren arteko fikziozko lehiak kontzientzia etiko eta erlijioso berri bat dokumentatzen lagundu zuen bezala, -Homeroren mundu zaharraren eta Hesiodoren berriaren arteko aurkakotza-, Mirtis eta Korinaren lehiak mundua ulertzeko modu ezberdina irudikatzen dute. Alde batetik, Korinak eta Mirtisek beren lurralde, dialekto eta tokiko mitoei lotutako beoziarren adibide dira eta Pindarok, aldiz, beoziar mundu horretatik laster urruntzen dena irudikatzen du.[8]

Tatik, erretoriko ibiltaria eta bigarren mendeko apologista kristaua, esan zuen Boïtz izeneko eskultore batek sortu zuela Mirtisen brontzezko estatua. [6]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Mirtis - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  2. Romero-González, Dámaris. Las citas de y a las poetisas en la obra de Plutarco. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  3. (Ingelesez) Nikolaidis, Anastasios. (2008-12-10). The Unity of Plutarch's Work: 'Moralia' Themes in the 'Lives', Features of the 'Lives' in the 'Moralia'. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-021166-5. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  4. (Italieraz) Opuscoli di Plutarco volgarizzati da Marcello Adriani nuovamente confrontati col testo e illustrati con note da Francesco Ambrosoli. Tomo primo [-sesto. ] dalla tipografia de' fratelli Sonzogno 1826 (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  5. Cecilia Jaime González. El suicidio femenino en el mundo antiguo. El caso del ritual de lanzarse al mar. Limes Revista de Estudios Clásicos ISSN 0716 - 5919
  6. a b (Katalanez) Margalida, Capellà i Soler; Soler, Margalida Capellà i. (2004-05). Poetes gregues antigues. L'Abadia de Montserrat ISBN 978-84-8415-617-8. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).
  7. Fernandez Robbio, Matías S. (2014) «Musas y escritoras: el primer canon de la literatura femenina de la Grecia antigua (AP IX 26)». Praesentia, v. 15, 2014, pp. 1-9. ISSN (en línea): 1316-1857. (online)
  8. Luque, Aurora. Grecorromanas, ISBN 978-84-08-22495-2, 86. or., 2020.

Kanpo estekak aldatu