Osteopatia

Gaixotasunei aurre egiteko tratamendu-sistema, barruko organoen eta hezurduraren gaitzen arteko harremanean oinarritzen dena

Osteopatia gaixotasunei aurre egiteko sendabide-sistema bat da, barruko organoen eta hezurduraren gaitzen arteko harremanean oinarritzen dena.[1] Osteopatia jatorriz sendagintza alternatiboa da, herrialde batzuetan sendagintza arauduntzat aintzatetsi dena. Osteopatia ehunen eta gorputz-egituren higikortasun murriztuak osasunaren gaineko eragin kaltegarria daukalako hipotesian oinarritzen da. Osteopatek euren eskuekin halako disfuntzioak hauteman eta, berriro ere, higikorrago egiten ei dituzte. Maila-txikian sendabide-sistema honen eraginkortasunari buruzko ikerketa zientifikoak egiten ari dira.[2]

Hura antzinako grezieratik dator, osteo (ὀστέον) "hezur" esan nahi duena, eta patia (-πάθεια) "sentikor" edo "erantzuten duena" esan nahi duena.[3][4][5]

Osteopatia anatomia, enbriologia, neurologia eta fisiologiaren abiaburuetan oinarritutako eskuzko metodoa da. Ikerketa eta sendabidea minari osorik helduz egiten dira. Horretarako, hezur- eta gihar-sistema (hezurrak, giltzadurak eta giharrak), organo-sistema (barne-organo odol-hodidunak eta sistema linfatikoa) eta sistema kraniosakrala (burezurrak, meningeak, bizkarrezur-muinaren mintza eta isurkari zerebroespinalaren sistema) higidura-urritasunak hautemateko aztertzen dira. Abiapuntua gorputza bakarra eta osoa dela da (holismo). Aitatutako hiru sistemak zeharo nahaspilatuak daude, eta elkarri eragiten diote.

Osteopatarenera joateko arrazoirik ohikoenak bizkarreko mina (lunbalgia, ziatika) eta estresarekin lotutako arazoak izaten dira.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «osteopatia» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  2. (Ingelesez) Licciardone, John C.. (2007-3). «Responding to the challenge of clinically relevant osteopathic research: efficacy and beyond» International journal of osteopathic medicine : IJOM 10 (1)  doi:10.1016/j.ijosm.2007.01.002. ISSN 1746-0689. PMID 18311324. PMC 2084062. (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).
  3. The word 'osteopathy', Tucker EE, Osteopath 1904, May:194–196.
  4. The Theory of Osteopathy, E.E. Tucker and P.T. Wilson, Kirksville, Missouri, 1936.
  5. Exposition of Still's thought: the word "osteopathy", Chila AG., J Am Acad Osteopath 2003, 13(2):2.
  6. (Nederlanderaz) «Stand van zaken voor de osteopathie en de chiropraxie in België» kce.fgov.be (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu