Miracle on 34th Street

Miracle on 34th Street (euskaraz Miraria 34. Kalean) 1947ko George Seaton estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko drama eta komedia filma bat da. Maureen O'Hara, John Payne, Natalie Wood, Edmund Gwenn, Porter Hall eta Gene Lockhart aktoreek antzeztu zuten.

Miracle on 34th Street
Jatorria
Argitaratze-data1947
Jatorrizko izenburuaMiracle on 34th Street
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, film dramatikoa, film komikoa eta Gabonetako filma
Iraupena96 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)George Seaton
Gidoigilea(k)George Seaton
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaWilliam Perlberg
Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaRobert L. Simpson
Ekoizpen-diseinatzaileaRichard Day (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaCyril J. Mockridge
Argazki-zuzendariaCharles G. Clarke
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0039628 Filmaffinity: 529104 Allocine: 40128 Rottentomatoes: m/miracle_on_34th_street Mojo: miracleon34thstreet47 Allmovie: v32831 TCM: 83570 Netlix: 70083742Edit the value on Wikidata

Filma New York hirian girotua dago eta Esker emate eguna eta Eguberri egun bitartean jazotzen da, Santa Klausen pertsonaia ardatz duelarik.

Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Edmund Gwenn), Argumentu onenaren Oscar Saria (Valentine Davies) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Valentine Davies) irabazi zituen. Gainera, Film onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina Gentleman's Agreement filmak irabazi zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Doris Walker (Maureen O'Hara) New York hiriko Macy's denda handiko buruetako bat eta 9 urteko Susan (Natalie Wood) neskatoaren ama da. Esker emate eguneko desfile aurretik dendako Santa Klaus pertsonaia antzezten duen aktorea mozkorra dagoela ikusi eta kalean zihoala Santa Klaus mozkortua ikusteaz haserre agertu den Kris Kringle (Edmund Gwenn) agurea hura ordezkatu dezan kontratatuko du. Laisterrera eta Kringle jator eta alaiak desfileko jende guztiaren arreta bereganatuko du. Desfilearen ondoren pertsonaiaren antza handia duenez behin-behinekoz kontratatua izango da, baina Kringlek benetako Santa Klaus bera dela behin eta berriz aipatzen duenean gauzak nahasten hasiko dira.

Aldiz, Susan neskatoak ez du Santa Klausen sinisten, behin batez bere amak dena fantasia hutsa zela esan baitzion, hortaz ez du inongo oparirik espero. Halere, Kringle ezagutzean berriz ere Santa Klaus existitzen dela sinisten hasiko da.

Kringlek jendetza erakarri eta Macy's bezeroz lepo dago, hortaz beste denda kate batek lehiatzailea zapuztu asmoz Kringle eero gisa aurkeztu eta epaitegietara eramaten amaituko du. Epaiketak ezusteko amaiera izango du: epaileak Kringle bere lanbiderako gai dela epaituko baitu, Ameriketako Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak Santa Klausi zuzendutako gutunak berari bidaltzen badizkio, epaileak Kringle Santa Klaus dela inongo zalantzarik ez baitu izango.

AktoreakAldatu

Kredituetan agertzen ez diren aktoreak

Kanpo estekakAldatu