Esker emate eguna

Esker emate eguna edo esker on eguna (ingelesez Thanksgiving Day; frantsesez: Jour de l'Action de grâce) Estatu Batuetako eta Kanadako jaiegun tradizionala da. Estatu Batuetan azaroaren laugarren ostegunean eta Kanadan azaroaren bigarren astelehenean ospatzen dute. Ohikoa da eguna ospatzeko familia eta lagunekin afaria egitea. Jatorri erlijiosoa duen arren, egun jaiegun sekulartzat hartzen dute.[1]

The First Thanksgiving at Plymouth, Jennie A. Brownscombe (1914).

Ipar Amerikan ospaturiko lehenengo Esker Emate egunak europar eta amerindiar ohituretan oinarritutako Uzta Jaialdiak zituzten aitzindariak.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Encyclopædia Britannica. .
  2. Morill, Ann. Thanksgiving and Other Harvest Festivals. Infobase Publishing, 28 or. ISBN 1-60413-096-2.


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.