Milan Kučan

Milan Kučan (Križevci, Jugoslaviako Erresuma, 1941eko urtarrilaren 14a) esloveniar politikaria da. Esloveniako Errepublika independentearen lehenengo lehendakaria izan zen.

Milan Kučan
Milan Kučan 02.jpg
1. Esloveniako presidentea

1991ko urriaren 8a - 2002ko abenduaren 22a
← baliorik ez - Janez Drnovšek
Bizitza
JaiotzaKriževci (en) Itzuli1941eko urtarrilaren 14a (80 urte)
Herrialdea Eslovenia
 Jugoslavia
Familia
Ezkontidea(k)Štefka Kučan (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Ljubljana (en) Itzuli
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, komisario politikoa eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoaLeague of Communists of Slovenia (en) Itzuli
IMDB: nm1269096 Edit the value on Wikidata
Milan Kučan signature.png

BiografiaAldatu

Hamazazpi urte zituela, Jugoslaviako Alderdi Komunistako kide egin zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Ljubljanako Unibertsitatean. Ikasketak amaituta, Komunisten Ligako zenbait taldetan aritu zen.

Lehen kargu publikoa Esloveniako Legebiltzarreko lehendakaritza izan zuen, 1978tik 1982ra. 1986ra arte, Esloveniak Komunisten Ligaren Lehendakaritza Federalean zituen bi ordezkarietako bat izan zen. Ligaren Esloveniako Batzorde Zentraleko lehendakari gisa lan egin zuen 1986tik 1989ra, eta komunista serbiarren asmo hegemonikoei aurre egin zien.

1989an, alderdi anitzeko hauteskundeak onartu zituen lehen buruzagi komunista izan zen. Urtebete geroago, Legebiltzarraren kontrola galdu zuen bere alderdiak, Demos koalizio antikomunistaren mesedetan, lehenengo hauteskunde libreetan. Hala ere, diputatuek Kučan hautatu zuten Esloveniako Errepublikako lehendakari. 1991ko ekainean, Esloveniako independentzia aldarrikatu zuen, eta, 1992ko abenduan, lehendakari hautatu zuten. 1997ko azaroan, hauteskundeak erraz irabazita, berriro hautatu zuten lehendakari (2002ra arte).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milan Kučan