Ireki menu nagusia

Milagros Beldarrain Albaitero (Donostia, 1951ko urtarrilaren 7a) eleberri historikoa nagusiki landu duen idazle bat da. Batxilergoa Donostian egin zuen eta ondoren Deustuko Unibertsitatean Hizkuntza eta Filologia Erromanikoetan lizentziatu zen.[1] Bidebieta eta Usandizaga Institutuetan Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan da eta gaur egun erretiroa hartuta bizi da Donostian.[2]

Mila Beldarrain
Bizitza
Izen osoa Milagros Beldarrain Albaitero
Jaiotza Donostia1951ko urtarrilaren  7a (68 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta irakaslea

28 urterekin hasi zen zen idazten eta sari pare bat irabazi zituen, Cuando hablaba con Buffalo Bill eta Memorias de la inacción narrazioekin. Handik urte batzuetara, 1990eko hamarkadatik aurrera liburuak argitaratzen hasi zen. 2007an Zilarrezko Euskadi saria lortu zuen Domenja de Oñate liburuarekin.

IdazlanakAldatu

  • Oria, la Sultana Vascona (Ediciones Libertarias-Prodhufi, S.A., 1994)
  • Petriquilla, Graciosa y el Verdugo negro (Ediciones Libertarias-ProdhufiDe San Sebastián a Madrid en diligencia) (Ediciones Libertarias-Prodhufi, 1995)
  • El examen (Petriquilla en Madrid) (Ediciones B, 1997)
  • Kursaal (Huerga & Fierro, 2000)
  • Enigma (Erein, 2002)
  • Domenja de Oñate (Ttarttalo, 2007)
  • Mi extraña amiga Katalina (Ttarttalo, 2009)
  • Bajo el cerezo (Alberdania, 2012)
  • Corisanda de Baigorri (Ttarttalo, 2014)
  • Inesa de Otadui y Olazaran (Erein, 2016)[3]

ErreferentziakAldatu

  1.   Teresa, SALA, Mila Beldarrain. Idazlea: Ez dut idazten errebindikatzeko, idazten dudalako errebindikatzen dut . Noiz kontsultatua: 2017-09-28 .
  2.   Mila Beldarrain: “Sekulako gozamena izan da idaztea” . Noiz kontsultatua: 2018-01-19 .
  3. (Gaztelaniaz)  Ibargutxi, Felix, «Mila Beldarrain: «Las mujeres no pudimos subir a bailar al escenario hasta el siglo XVIII»», El Diario Vasco, . Noiz kontsultatua: 2018-01-20 .

Kanpo loturakAldatu