Mikel I.a Rangabe
Mikel I.a Rangabe[1] (grezieraz: Μιχαῆλ A' Ῥαγγαβέ, Mikhaēl I Rhangabe; ? - 844ko urtarrilaren 11) 811-813 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.
Mikel I.a Rangabe | |||
---|---|---|---|
811ko urriaren 2a - 813ko ekainaren 22a ← Estaurazio - Leon V.a Armeniarra → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 770 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Kınalıada Mahallesi, 844ko urtarrilaren 11 (egutegi gregorianoa) (73/74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kınalıada Mahallesi | ||
Familia | |||
Aita | Theophylact Rhangabe | ||
Ezkontidea(k) | Prokopia (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Nikephorian dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Teofilakto Rangabe patrizioaren semea eta Prokopia, Nizeforo I.aren alabaren senarra zen. Bulgariako Krumen aurkako kanpaina penagarritik bizirik atera zenez gero, larriki zauritutako Estaurazio enperadorea ordezkatzeko aukeratu zuten. Ikonoklastei jazarri zitzaien. Frankoekin negoziazioak hasi eta Karlomagno Mendebaldeko Enperadore onartu zuen. Horren ordainez, Bizantziar Inperioak Venezia berreskuratu zuen. Ez zuen ontzat hartu, ordea, Krumen bake-baldintzak eta bulgariarrei aurre egitea erabaki zuen. Baina 813ko ekainean bizantziar armadak erabateko porrota pairatu zuen Hadrianopolisen eta Mikelek uko egin behar izan zion koroari, Leon V.a Armeniarraren faboretan.
Mikelen semeak zikiratu eta monasteriotan sartu zituzten. Haietako bat, Nicetas, Konstantinoplako Aitalehena izatera iritsi zen. Mikel monje sartu (Atanasio izena hartuta) eta 844an hil zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 179. araua: Bizantziar Inperioko pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel I.a Rangabe |
Aurrekoa Estaurazio |
Bizantziar Inperioko enperadorea 811-813 |
Ondorengoa Leon V.a Armeniarra |