Mikel Aranburu

futbolari gipuzkoarra
Mikel Aranburu Eizagirre» orritik birbideratua)

Mikel Aranburu Eizagirre (Azpeitia, 1979ko otsailaren 18a -) gipuzkoar futbolari ohia da. Azken 15 urteetan Realean erdilari postuan jokatu du eta gainera, taldeko kapitaina ere izan da.Euskal Herriko futbol selekzioarekin hainbat lagunarteko jokatu ditu.

Mikel Aranburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Aranburu Eizagirre
JaiotzaAzpeitia1979ko otsailaren 18a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B1996 / 19998810
Real Sociedad1997 / 201242532
Euskal Herriko futbol selekzioa2002 / 201190
 
Posizio edo espezialitateaerdilari defendatzailea
Lateralitateaeskuina
Altuera1,78 metro
Izengoitia(k)Aranburu

Biografia aldatu

Azpeitiko Lagun Onak taldetik infantil garaian heldu zen errealera. Errealeko azpiko mailako talde guztietatik igaro ondoren, 1996/97an Sansera igaro zen. Denboraldi horretan bertan Javier Iruretak, garai hartako errealeko entrenatzaileak, lehen taldearekin debutatzeko aukera eman zion. Hain zuzen ere, 1997ko ekainaren 22an CD Logroñes taldearen aurka izan zen ligako azken jardunaldian. 1998/99 denboraldiaren azken txanpan hamaikakoan ohiko jokalari bihurtu zen eta hurrengo denboraldian lehenengo taldeko jokalari bilakatu zen ofizialki.

Azken urte hauetan momentu historikoak bizi izan ditu errealean, hala nola, 2002/03 denboraldiko txapeldunordetza eta hurrengo denboraldiko Txapeldunen Ligako debuta. Aitzitik, une txarrak bizitzea ere tokatu zaio, besteak beste, 2005eko abenduaren 4an Racingen aurkako partiduan izan zuen belauneko lesio larria eta 2006/07 denboraldian taldearen jaitsiera bigarren mailara. 2010. urtean berriz, Realaren 101. urtea izanik eta Mikel Aranburu taldeko kapitain izanik, erreala lehenengo mailara igotzea lortu zuen.

2012ko Maiatzaren 3an futboletik erretiratzen zela esan zuen prentsaurreko batean. Honenbestez taldean 13 urterekin hasi eta gaur arte taldean egon da, 15 urtez lehenengo taldean jokatu eta gero. 2012ko maiatzaren 12an azken partida jokatu zuen Errealeko elastikoarekin. Valentziari 1-0 irabazi zion Realak, Antoine Griezmannek gola sartuta. Mikelek Realaren lehen taldea utzi zuen, 14 urtean 11 zenbakiarekin 427 partida jokatuta.

Estatistikak aldatu

2015ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
 
2.B 1996/97 35 2 - - - - - - - - 35 2
3. 1997/98 32 4 - - - - - - - - 32 4
3. 1998/99 21 4 - - - - - - - - 21 4
Denera 88 10 - - - - - - - - 88 10
Real Sociedad
 
1. 1996/97 1 0 0 0 - - - - - - 1 0
1. 1997/98 0 0 1 0 - - - - - - 1 0
1. 1998/99 14 1 1 0 - - 0 0 - - 15 1
1. 1999/00 27 3 1 0 - - - - - - 28 3
1. 2000/01 16 0 0 0 - - - - - - 16 0
1. 2001/02 34 2 1 0 - - - - - - 35 2
1. 2002/03 34 2 1 0 - - - - - - 35 2
1. 2003/04 32 0 2 0 7 0 - - - - 41 0
1. 2004/05 36 3 0 0 - - - - - - 36 3
1. 2005/06 13 1 1 0 - - - - - - 14 1
1. 2006/07 29 3 1 0 - - - - - - 30 3
2. 2007/08 38 2 1 0 - - - - - - 39 2
2. 2008/09 32 5 1 0 - - - - - - 33 5
2. 2009/10 35 2 0 0 - - - - - - 35 2
1. 2010/11 32 5 2 0 - - - - - - 34 5
1. 2011/12 29 2 3 1 - - - - - - 32 3
Denera 402 31 16 1 7 0 0 0 - - 425 32
Ibilbide osoan 490 41 16 1 7 0 0 0 - - 513 42

Kanpo estekak aldatu