Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua
Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburua 1963an plazaratu zuten, Pello Errotaren inguruko informazioa bilduz. Funtsean Mikaela Elizegi bere alabak Antonio Zavalari aitaren bizitzaren gorabeherak kontatu zizkion, eta Zavalak, elkarrizketa haiek grabaturik, Mikaelaren kontakizunak hitzez hitz idatziz jarri eta liburu horretan argitaratu zituen. Auspoa bildumaren lan ezagunetariko bat da.
Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua |
Argitaletxea | Auspoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Oroimena eta biografia |
Hizkuntza | euskara |
Bertsolaria
aldatuPedro Jose Elizegi Maiz, Pello Errota ezizenez, euskal bertsolaria izan zen. Bizibidez errotaria bazen ere, bertsoa lanbide osagarri gisa erabili zuen lehen bertsolarietakoa izan zen. Umoretsua eta plaza bertsolari bikaina izan zen, Euskal Herriak eman duen bertsolari on eta jorienetarikoa. 1895. urtean Argentinara joan zen, hara joandako euskaldunen aurrean kantatzera.
Liburuaren balorazioak
aldatuJabier Kaltzakortak Herri literaturako altxorrik handiena izeneko artikuluan zera esan zuen[1]: "Gabriel Arestik esaten zuen bezala, euskaraz idatzi den testurik hoberenetako bat da". Lanaren berezitasuna da testuan kontalariaren ahozko solasa jasotzen dela, hizkuntza idatziaren ohiko artifiziorik gabe. Liburuaren hirugarren argitalpenean, zera dio Bernardo Atxagak hitzaurrean: "Zenbat balio dute, poetikoki, Mikela Elizegik hurbileko heriotzen aurrean esandakoek? Zakur amorratuak hozka egindako neskatoaren pasarteak, kasu, edo hemeretzi urterekin hildako ahizparenak? Ezin da neurtu".
Bibliografia
aldatu- Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, Antonio Zavalaren zuzenketekin, Auspoa 32. zk., 1963.
- Mikela Elicegui-ren oroitzapenak, Emak Bakia bilduma, Pamiela, 1993. Aurrekoaren aukeraketa eta egungo idazkeran jasota.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Antonio Zavalaren ohoretan Herri literaturaz gogoeta. Universidad de Deusto 2000 ISBN 8474857066. PMC 434340497..