Joxepa Inaxi Elizegi

gipuzkoar bertsolaria

Joxepa Inaxi Elizegi Bengoetxea (Asteasu, Gipuzkoa, 1864ko urtarrilaren 12a - ??) gipuzkoar bertsolari bat izan zen. Mikaela Elizegi bertsolariaren ahizpa eta Pello Errota bertsolariaren alaba zen.[1]

Joxepa Inaxi Elizegi
Bizitza
JaiotzaAsteasu1864ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaPello Errota
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Senideetan bigarrena zen eta bertsotan zekiena.

Bertsoak aldatu

« “Gure ahizpa Joxepa Inaxi senideetan bigarrena genduan, eta bertsotan zekiana zan. Garai hartan Astiasuko plazan bi sagardotegi ere baziran. Sagardorik ez genduan etxean, errotan, eta kaletik eramaten genduan. Ta gure ahizpa hori sagardo eske joango zan, da han bi mutilzahar bertsotan ari omen ziran. Aitaren gainean-edo ariko ziran, da orduan gure ahizpa horrek bertso hau bota zien:”

Bertsotan ari dira
bi galtza-jario,
bat ……………
bestia Antonio,
jendia emen dago
hoik diala merio,
aita guriarentzat
ez dute balio.
»
Mikaela Elizegi, "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" (Antonio Zavala)
« “Behin batean, gure ahizpa Joxepa Inaxi, sagardotegian toriatu egin zuten, bertsotan hasteko alegia, eta gure ahizpa horrek horrela kantatu zien:

Gogorikan ez daukat,
lotsa bestetikan,
horra emakumea
naizen partetikan;
toriatzen banazue
aldamenetikan,
ederrak aditzeko
zaute nigandikan.

Eta hori esanda alde egin zuan handik, gehiago ez kantatzeagatik»
»
Mikaela Elizegi, "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" (Antonio Zavala)

Mikaelak kontatzen du bere ahizpa Joxepa Iñaxi bertsolaria 20 urte ingururekin Argentinara joan zela. Mikaelak xehetasun bat eman zuen kontakizunean, emakumeen migrazioarekiko dugun iruditegiarekin bat ez datorrena:

« “Orduan neskatxa kuadrillak joaten ziren, eta gure ahizpa ere bere neskatxa lagunekin joan zen”. Joxepa Inaxik nahi zuen bere ahizpa Mikaela Argentinara joatea, eta honek ezetz esaten zion. Kartaz elkarri bertso bana jarri zioten gai horren inguruan, eta Mikaelak gorde zituelako dugu hauen berri:

Joxepa Inaxi:
Nere ahizpa Mikela
nik abixaturik,
ez duela etorri nahi
bidean bakarrik,
ez det nahi eukitzea
etxean negarrik,
hor gelditzen bazera
zeretzat alferrik.

Mikaela:
Ahizpa, bidaltzen dizut
horren errespuesta,
oraindik ni juatea
segurua ezta,
horrenbeste enpeñoz
gelditzea gaitz-ta,
akaso joango naiz
mudakorra naiz-ta.
»
Mikaela Elizegi, "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" (Antonio Zavala

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu