Ireki menu nagusia

Miguel de Unamuno Batxilergo Heziketako Institutua eta Merkataritza Eskola Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen bigarren mailako heziketako institutu eta ikastetxe bat da.

Miguel de Unamuno BHI
Merkataritza Eskola
Bilbao - IES Miguel de Unamuno 05.jpg
Miguel de Unamuno institutuaren eraikina eta Minerva erromatar jainkosaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bilbo
Helbidea Poza Lizentziatuaren kalea, 1, eta Elkano kalea, 27
Abando
Koordenatuak 43° 15′ 39″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.2608°N,2.9327583333333°W / 43.2608; -2.9327583333333Koordenatuak: 43° 15′ 39″ N, 2° 55′ 58″ W / 43.2608°N,2.9327583333333°W / 43.2608; -2.9327583333333
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1926
Arkitektura
Webgunea http://iesunamuno.com/eu/

IzenaAldatu

 
Alfonso XIII, institutuko paraninfoan

Izena Miguel Unamuno bilbotar filosofo eta idazlearen omenez darama. Izen hori izan baino lehenago Alfontso XIII.a izena izan zuen.[1]

KokalekuaAldatu

Abando auzoaren hegoaldean dago, Poza Lizentziatuaren kalearen 1. zenbakian, eta Elkano kalea eta Bertendona kalearen izkinan, Urkixo Zumarkaletik hurbil, bai eta Gardoki kalearen 11. zenbakiko eraikina, Bizkaiko Foru Liburutegia, Guridi eraikina eta Mutua Universal eraikinaren parean ere.

Martín de Bertendona BHI eta EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolarekin batera etxe-bloke berberean dago. Martín de Bertendona BHIk eta Unamuno BHIk bi eraikinen artean dagoen etxartea, jolastokia, partekatzen dute.

HistoriaAldatu

1847an “Instituto Vizcaino de Primera Enseñanza” jatorri-izenaz Bilboko Uri Zaharrean sortu zen eta handik hona Bilboko institutu historikoa izan da, bertan bilbotar eta bizkaitar asko eskolaratu direlarik. Beste institutu batzuk sortu ondoren ere hasieran eta luzaroan gaztelaniaz “El Insti” zena “El Central” bihurtu zen, berez Bilboko Institutua.

1888an historian lehendabiziko euskara katedra institutu honetarako sortu zen. Ikasle ohia, geroago Euskaltzaindiaren fundatzaile eta lehendakaria izango zen Resurreccion Maria Azkue lehen katedraduna izan zen. Azkuerekin batera, lehen euskara katedra lortzeko Sabin Arana, geroago politikan ospetsu egingo zena, eta Miguel de Unamuno lehian parte hartu zuten.

Egun institutuak betetzen duen gunean XIX. mendean parke batek inguraturiko Zumeltzu jauregia zegoen. Zumeltzuko Josefina Ibarretarena. Bertan,1926an Ricardo Bastida eta Diego Basterra arkitektoek gaur egungo eraikina proiektatu eta eraiki zuten. 1927ko urriaren 1ean inauguratu zuten.[1] 1960an Jesus Basterretxea arkitektoak zaharberritu zuen.

Moisés Huerta eskulturagilearena da Bertendona kalearekin izkina egiten duen Minerva jainkosaren estatua.(1925)[2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b   «BilbaoIzan, POZA, LICENCIADO KALEA» www.bilbao.eus . Noiz kontsultatua: 2018-04-08 .
  2. (Gaztelaniaz)  Sáenz de Gorbea, Xabier (2004), [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/23/23091138.pdf «Escultura y escultores vascos (1875-1939)»] (pdf), Ondare, 23 .

Kanpo loturakAldatu