Miguel Madariaga
Miguel Madariaga Barinaga (Lemoiz, 1944) Euskadiko Txirrindularitza Iraskundearen sortzaile eta presidentea da. 1994 eta 2009 artean Euskaltel-Euskadi taldearen managerra ere izan zen[1].
Miguel Madariaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lemoiz, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kirolaria |
Biografia
aldatuMungian taxilaria zela, KAS eta Fagor taldeen zenbait txirrindularien gidari bilakatu zen. 1967an Piensos Goimar, 1969an Olsa eta 1987an Beyena taldeak sortu zituen.
1983an Bizkaiko Foru Aldundiaren gidari bilakatu eta 1992an José Alberto Pradera ahaldun nagusia Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea babesteko konbentzitu zuen. 1994an sortu eta Euskadi talde profesionala atera zuen. 1997an Euskaltel enpresaren babesa lortu eta talde profesionalak Euskaltel-Euskadi izena hartu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ J. Gómez Peña. (2009-06-27). «Miguel Madariaga no se jubila» El Correo.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |