Migel Periz Legariakoa

Migel Periz de Legaria edo Migel Periz Legariakoa (Iruñea,[1] c.1240-ib., 1304ko urriaren 30a) nafar apaiz katolikoa izan zen.[2]. Iruñeko katedralean artxidiakonoa zela, 1288an Iruñeko apezpiku hautatu zuten, eta postu horretan izan zen hil arte. Apezpikua izan zen garaian elizbarrutiko sinodoa ospatu zuen Iruñean (1301), Nabarreriako Gerran suntsitu zen liburutegi kapitularra berriro osatu zuen, San Mikel kofradiako konstituzioak egokitu zituen, Leireko beneditar fraideei lagundu zien, eta 1302. urtean Orreagako priorearen hautaketaren inguruan sortu ziren arazoen aurrean bitartekari lanak egin zituen. Periz de Legaria hil zenean ondoren krisi politiko-erlijioso sakona ezagutu zuen Iruñeko barrutiak, 1310. urtean Arnalt Puyana iritsi zen arte.

Migel Periz Legariakoa
apezpiku katoliko

1289 (egutegi gregorianoa) -
elizbarrutiko apezpiku

1288ko uztailaren 29a -
Pedro Compostelano (en) Itzuli
Elizbarrutia: Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Iruñeko gotzaina

1288ko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) - 1304ko urriaren 30a (egutegi gregorianoa)
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1240(e)ko hamarkada
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1304ko urriaren 30a (49/59 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) José de Morte. (1766). Annales del Reyno de Navarra. 2&3.
  2. Gran Enciclopedia de Navarra


Aurrekoa
Migel Sanoitz Uncastillokoa
Iruñeko apezpikua
1288 - 1304
Ondorengoa
Arnalt Puyana


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.