Miño

Miño ibaia» orritik birbideratua)

Miño[1] (portugesez: Minho) ibaia Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, Galiziako ibairik garrantzitsuena izanez.

Miño
baliorik ez
Datu orokorrak
Motaibai, Natura 2000 sarea, Batasuneko garrantzizko leku eta Ibai nagusi
Luzera315 km
Azalera45,54 km²
Geografia
Map
Koordenatuak43°12′41″N 7°16′52″W / 43.2114°N 7.2811°W / 43.2114; -7.2811
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera17.619 km²
Arro hidrografikoaMiño basin (en) Itzuli
Ur-emaria340 m³/s
IturburuaPedregal de Irimia (Meira)
(695 m)
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa (A Guarda (en) Itzuli
Caminha (en) Itzuli)

Espainia eta Portugal bereizten ditu, iparraldean Pontevedrako probintzia eta hegoaldean Minho-Lima azpieskualdea daudela, 76 kilometroko azken tartean.

Ibilbidea

aldatu

Iturburua Pedregal de Irimia izeneko lekuan dauka, Meirako mendilerroan, Lugoko probintziaren ipar erdialdean. Bidean, Miñok ondoko udalerriak zeharkatzen ditu itsasorantz: Rábade, Lugo, Portomarín, Ourense, Ribadavia, Melgaço, Monção, Tui eta Valença do Minho.

Itsasoratzen da A Guarda (Pontevedra) eta Caminha (Viana do Castelo) udalerrien artean.

Ibaiadarrak

aldatu

Ekialdetik datorkion Sil ibaia du adar nagusia, Leongo probintzia eta Asturias arteko mendietan sortutakoa. Sil eta Miñok bat egiten dute Os Peares izeneko lekuan, Pantón eta Carballedo (Lugo) eta A Peroxa eta Nogueira de Ramuín (Ourense) udalerrien artean.

Erreferentziak

aldatu
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).

Irudi galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu