Meta Platforms, Inc. AEBetako teknologia-multinazionala da, egoitza Menlo Parken (Kalifornia) duena. Mark Zuckerberg, Eduardo Saverin, Andrew McCollum, Dustin Moskovitz eta Chris Hughes gela kideek eta Harvard Collegeko ikasleek sortu zuten, TheFacebook izenarekin, 2004an. Azkenean, sare sozialen zerbitzua Facebook bihurtu zen, eta 2021erako hilean 2.900 milioi erabiltzaile metatu ziren.[1] Enpresak Instagram erosi zuen 2012an, eta gero WhatsApp eta Oculus 2014. Munduko konpainiarik baliotsuenetako bat da, eta Estatu Batuetako informazioaren teknologiako Bost Enpresa Handietako bat da, Google, Apple, Microsoft eta Amazonekin batera. Enpresak diru-sarrera guztiak sortzen ditu publizitate-iragarkiak saltzaileei salduz.[2]

Meta (konpainia)
Datuak
Izen ofiziala
Meta Platforms, Inc., Facebook, Inc. eta TheFacebook, Inc.
Motakapital irekiko enpresa, teknologia konpainia, online service provider (en) Itzuli eta negozioa
Jarduera sektoreaInformazio teknologia
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaDataCite (en) Itzuli eta Computer & Communications Industry Association (en) Itzuli
Honen parteBig Tech (web) (en) Itzuli, S&P 100 (en) Itzuli, S&P 500 eta Facebook, Apple, Amazon, Netflix and Google (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak58.604 (2020ko abenduaren 31)
Ekoizpena
Erabiltzen du
Agintea
Zuzendari exekutiboaMark Zuckerberg
ZuzendariaMark Zuckerberg
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formaDelaware corporation (en) Itzuli
JabeaMark Zuckerberg, Dustin Moskovitz (en) Itzuli, Eduardo Saverin eta BlackRock
Ekonomia
Aktiboak159.316.000.000 $ (2020ko abenduaren 31)
Kapital berekia128.290.000.000 $ (2020ko abenduaren 31)
Diru-sarrerak134.902.000.000 $ (2023)
Irabazi garbia39.098.000.000 $ (2023)
Ustiapen-mozkina46.751.000.000 $ (2023)
Balore-burtsaNASDAQ
Historia
Sorrera2004ko uztailaren 29a
Sortzailea
SorlekuaCambridge
Jasotako sariak
webgune ofiziala
IMDB: co0321654 Facebook: Meta Twitter: Meta Instagram: meta LinkedIn: meta Youtube: UC04FyDIvYXNecpbG8gyOw4A GitHub: facebook Edit the value on Wikidata

Facebook-ek beste produktu eta zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, Facebook Messenger, Facebook Watch eta Facebook Portal barne. Giphy eta Mapillary ere erosi ditu, eta Jio Platformsen %9,99ko partaidetza du.[3] 2022ko martxoaren 11n, Errusiako Fiskal Nagusiak epaitegi bati eskatu zion Mark Zuckerbergen Meta konpainia «muturreko erakunde» izendatzeko, eta herrialdeko telekomunikazioak arautzen dituen Roskomnadzor erakundeak enpresaren Instagram sare soziala blokeatu zuen, Ukrainaren inbasioaren testuinguruan Facebookek errusiarren kontrako gorroto eta heriotza deialdiak baimendu zituelako.[4]

Europako Batzordeak enpresa teknologiko erraldoiekin 2023an osatu duen zerrendan sartu zuen (Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft). Enpresa horiek merkataritza elektronikoari buruzko 2022an ezarritako arau berriak bete beharko zituzten Europan. Bruselak «atezain digital» gisa identifikatu ditu enpresa horiek, uste baitu nahikoa indar badutela merkatuaren oreka baldintzatzeko.[5]

"Atezain digitala"

aldatu

2022an Europako Batzordeak merkataritza elektronikoa arautzeko bi lege onartu zituen zehazki Interneteko atari handiek merkatuan duten abusuzko praktikak murrizteko eta lehia orekatzeko: Zerbitzu Digitalen Araua (ZDA) eta Merkatu Digitalen Araua (MDA). Lege horiek aukera ematen diote batzordeari isunak jartzeko, uste badu enpresa batek merkatuaren lehia askea oztopatzen duela. Monopolio jarduna duela berretsiko lukeen ikerketa txostenik gabe zigortzeko ahalmena ematen dio, gainera.[6]

Europako Batzordeak irizpide batzuk ezarri ditu enpresa bat «atezain digitala» den edo ez ebazteko. Esaterako, azken hiru urteetan 7.500 milioi euroko fakturazioa izatea Europako Batasuneko herrialdeetan, edo gutxienez 45 milioi erabiltzaile aktibo izatea, eta 10.000 enpresa erabiltzaile. Sei betetzen dituzte baldintza horiek guztiak: Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft.[6]

Merkataritza elektronikoaren arauak debekatu egiten die enpresei beren zerbitzuen bidez eskuratutako datuak beste zerbitzuekin lortutakoekin bateratzea. Alegia, Metak ezingo du Facebook bidez eta Whatsapp bidez lortutakoa bateratu. Era berean, ezingo dituzte erabiltzaileak behartu konpainiaren aplikazio jakin batzuk beren gailuetan instalatuta izatera. Eta finantza erakundeek ordainketa zerbitzu alternatiboak eskaini ahal izango dituzte, halaber. Araua urratuz gero, urteko sarreren %20rainoko isunak jaso ditzakete enpresek.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu