Nasdaq
NASDAQ (National Association of Securities Dealers Automated Quotation) Manhattan-en, New Yorken, dagoen burtsa estatubatuarra da. Estatu Batuetan akzioen negoziazioan eta bolumen kantitate gehien duen burtsa erakundea da, eta merkatu kapitalizazioan bigarren postua du, New Yorkeko Burtsaren atzetik.
Nasdaq | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Burtsa |
Jarduera sektorea | finantza-zerbitzua |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Adena Friedman |
Kudeatzailea | Nasdaq, Inc. |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | Burtsa |
Jabea | Nasdaq, Inc. |
Ekonomia | |
Burtsa-kapitalizazioa | 17.250.000.000.000 $ (2020ko urriaren 16a) |
Historia | |
Sorrera | 1971ko otsailaren 4a |
webgune ofiziala |
Enpresa teknologiko eta elektronikoez osatzeagatik nabarmentzen da, hala nola, informatika, telekomunikazio eta sektore horretako beste hainbatetakoak. Bere indize garrantzitsuenak NASDAQ 100 eta NASDAQ Composite dira.
Munduko burtsa handienetako eta ezagunenetako bat da, berrikuntza eta goi teknologia neurtzen duen indizea delako. 1971. urtean sortu zen, munduko lehen burtsa elektronikoa izateko ideiarekin. Honekin baloreen negoziazioa irauli zen, sistema eraginkor eta automatiko bat sortuz.[1]
Indize honek munduko teknologia enpresa garrantzitsuenetako askorentzako oinarria izan da, Apple edo Microsoft besteak beste.
Bere bulego nagusia New York hirian dago, eta Adena Friedman da egungo zuzendari nagusia.[2]
NASDAQ, (National Association of Securities Dealers Automated Quotations), 1971. urtean sortu zen, (National Association of Securities Dealers) NASD erakundearen eskutik (gaur egun, (Financial Industry Regulatory Authority) FINRA moduan ezagutzen da). Estatu Batuetako gobernu eta SEC erakundearen aginduz sortuta, burtsaren mugimendu, gardentasun eta erregulatuta ez zeuden merkatuen automatizazioa eta segurtasuna bermatzeko. Honi esker, inbertitzaile askori, denbora errealean bakoitzaren kotizazioak eskuratzeko hasiera eman, eta paperean oinarritutako merkatu baloreen mugimenduaren amaiera ekarri zuen.
Hasieran, transakzio elektronikorik egiteko aukerarik gabeko kotizazio-sistema bat izan zen, baina denborarekin merkatu oso bilakatu zen.[4]
2000. urteko martxoan, puntocom burbuila lehertu baino lehenago, NASDAQ Compositek bere historiako puntu maximoa ukitu ondoren, % 78 jaitsi zen hortik hurrengo 30 hilabeteetan, eta bere puntu maximoetik historiko jaitsiera handiena izatera pasatu zen. Horretaz gain, 2008. urtean zein 2020an izandako krisiengatik asko nabaritu izan dira indize honen gora-beherak.
Burtsak bere zerbitzuak berriztatzen jarraitu zuen, merkataritza-algoritmoak eta abiadura handiko sistemak bezalako teknologia aurreratuak erabiliz. Eboluzio hau oso garrantzitsua izan da NASDAQen posizioa merkataritza teknologikoaren mundu osoan zehar lider gisa sendotzeko.
NASDAQek zenbait burtsa-indize barruratzen ditu, horien artean bereziki nabarmentzen direnak NASDAQ-100 eta NASDAQ Composite dira. Indize hauek bereziki ezagunak dira sektore teknologikoan, baina hainbat esparru ezberdinetan ere ezagunak dira, esate baterako; osasunaren sektorean, bioteknologiaren sektorean, etab.
NASDAQ Composite, munduan zehar dauden indize ezagunetariko bat da, eta honen egiteko nagusia NASDAQen bertan dauden enpresek duten errendimendua neurtzea da. Zerrenda honetan, NASDAQen dauden konpainia gehienez gain, beste sektore askotako enpresa garrantzitsuak ere hartzen ditu; gehienak teknologikoak izan arren, beste mota batzutakoak ere hartuz: osasuna, finantza, kontsumo edo bioteknologikoak adibidez.
NASDAQ Composite indizearen parte izateko, akzioak NASDAQen egon behar dira kotizatuta. Parte hartzen duten enpresa esagunetariko batzuk Apple, Microsoft eta Amazon dira. Hauek eragin handia dute indize honetan.
Indize honetan parte hartzen duten enpresen zenbatekoa 5.000 baino gehiagokoa da eta beste indize batzuetatik bereizten duen ezaugarririk nabarmenena aldakorra dela da. Aldakorra izatearen arrazoi nagusia enpresa teknologikoen kontzentrazio handia duela da.
Beste alde batetik, NASDAQ 100 indizea dago. Compositen ez bezala, NASDAQ 100 zerrendan parte hartzeko betebehar gehiago daude. Indize honek NASDAQen dauden empresa guztietatik merkatu kapitalizazio handienak duten 100 enpresak hartzen ditu, finantza sektorea alde batera utziz. 1985. urtean sortu zen eta teknologia munduko adierazle handiena izatea lortu du, eta honek munduan zehar eragin handia du. Horretaz gain, hemen parte hartzen duten enpresek berrikuntza kopuru oso handia dutenez, teknologiaz gain munduaren eta ekonomiaren bidea nondik nora joango den bezalako adierazle baten moduan hartzen da askotan.
NASDAQ-100en parte hartzen duten enpresek merkatu kapitalizazioaren, transakzio kantitateetan eta burtsan kotizatzeko gutxieneko denboraren arau jakin batzuk bete behar dute. Horretaz gain, beraien finantza kontuen dokumentuak aurkeztu behar dituzte, eta beste hainbat lege errespetatu behar dute zerrendan parte jarraitzeko.
Indize honetan, parte hartzeaz gain enprese guztiei ez zaie garrantzi bera ematen. Bakoitzari zerrendan pisu bat ematen zaio dagokion merkatu kapitalizazioaren bolumenaren arabera. Horregatik, merkatu kapitalizazio handia duten enpresek, Microsoft eta Apple modukoek, indizean garrantzi eta pisu handiagoa dute.
NASDAQ 100 munduan zehar oso garrantzitsua eta oso jarraitua da, hainbat aktibo ezberdinetatik. Akzioez gain ETFek pisu asko dute burtsaren merkatu modernoan, eta berriz ere ETF funtsetan, NASDAQ 100 garrantzitsu eta handienetarikoa da. IVESCO QQQ TRUST da funts honen izena, eta honekin inbertitzaileei indizearen errendimendura sartzeko aukera ematen die, enpresek osatzen duten akzio banakakorik erosi beharrik gabe, teknologia eta beste sektoreetako lider diren enpresetan dibertsifikazioa erraztuz, akzio indibidualak erosi beharrean.
Konparaketa txiki bat eginez, ikus daiteke, Compositek NASDAQeko akzio-merkatuko ikuspegi zabala eskaintzen duela. NASDAQ-100ek aldiz, lider diren eta garrantzi ekonomiko handiko enpresetan jartzen du arreta. Composite-k hobeto islatzen du enpresa txiki edo ertainen parte-hartzeen aldaketak, eta NASDAQ-100ek, berriz, enpresa handien eragina erakusten du.
Laburbilduz, NASDAQ Composite eta NASDAQ-100ek ez dira soilik AEBetako akzio-merkatuko errendimenduaren adierazle garrantzitsuak, baizik eta teknologia eta berrikuntzaren garrantzia adierazten duten indizeak gaur egungo munduan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «¿Qué es el Nasdaq? | Estrategias de Inversión» www.estrategiasdeinversion.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) «U.S. & Americas Stock Indexes» WSJ (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ «Why did Berkshire Hathaway’s share price threaten Nasdaq?» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Ingelesez) «NASDAQ» Corporate Finance Institute (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Índice Nasdaq (IXIC) | Cotización Nasdaq - Investing.com» Investing.com Español 2024-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Índice Nasdaq (IXIC) | Cotización Nasdaq - Investing.com» Investing.com Español 2024-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) [https://www.evobanco.com/ayuda/al-dia-con-EVO/finanzas/que-empresas-estan-en-el-nasdaq-100/ «Nasdaq 100: qu� es, c�mo funciona y qu� empresas lo forman»] EVO Banco (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «iShares NASDAQ 100 UCITS ETF | CSNDX» BlackRock (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).
Kanpo estekak
aldatu
Munduko Burtsak |
Bovespa | Deutsche Börse | Euronext | HEX | LSE | Merval | MIB | NASDAQ | Nikkei | NYSE | SIBE |